Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

Lizarra | urriak 9

Aitor Bizkarra Hasierako agurra
Aitor Bizkarra, Maialen Akizu 8ko nagusia
Aitor eta Maialen. Ikasturte honetan unibertsitatea hasi berri duten bi ikasle zarete. Aitor, Maialen pozik doa egunero, ilusioz. Zu, berriz, uztekotan zara.
Unai Gaztelumendi, Aitor Bizkarra 8ko txikia
Unai eta Aitor. Unai aita eta Aitor semea zarete. Unai, gaur Aitor pozik etorri da etxera, bigarren eskuko arropa dendan erositako berokiarekin. Zuk janzten ez zenuela-eta, orain hilabete arropen edukiontzira bota zenuen berbera da.
Aitor Bizkarra Puntuari erantzunak
Gaia: Jaiotze-tasa 1. Aurten ere sortzeak / doaz beherantza 2. Guraso izatea / ez da denen nahia 3. Ekonomiak ere / badauka pisua
Asier Azpiroz, Aitor Bizkarra 10eko txikia
Asier eta Aitor. Bikotea zarete eta lantoki berean lan egiten duzue. Asier, gaur Aitorrek erran dizu lantokiz aldatu nahi duela.
Aitor Bizkarra Bakarka, gaia emanda
Zure egoera orain arte ezkutuan mantendu duzu. Gaur, laguntza eskatu beharrean zaude.
Aitor Bizkarra Bukaerako agurra

Durango | azaroak 12

Aitor Bizkarra Hasierako agurra
Aitor Bizkarra, Aitor Mendiluze 8ko nagusia
Aitor Bizkarra eta Aitor Mendiluze gizarte-zerbitzuetako langileak zarete. Badakizue babespean edo tutoretzapean dituzuen gazteek, 18 urte betetzen dituztenean, kale gorrian geratzeko arrisku handia dutela.
Aitor Bizkarra, Beñat Gaztelumendi 8ko txikia
Beñat eta Aitor pisukideak zarete. Beñat, Aitor telelanean aritzen da eta egongelaren erdi-erdian pasatzen du eguna ordenagailuarekin. Orain ere, zaratarik egin gabe eta isilik ibil zaitezen eskatu dizu.
Aitor Bizkarra, Saioa Alkaiza Puntutan
Aitor eta Saioa odola ematera joan diren bi lagun zarete. Ilaran zaudete zain. Geroz eta hurbilago ikusten duzue zuen txanda.
Eñaut Martikorena, Aitor Bizkarra Sei puntuko motza
Eñaut eta Aitor bikotea zarete. Eñauten jaioterrian bizi zarete. Eñaut, gaur Aitorrek esan dizu bere jaioterrira bizitzera joan zaitezten nahiko lukeela.
Aitor Bizkarra Ganbarako lana
Lehen aldiz egin duzu negar haren aurrean. Lasaitua hartu duzu.
Aitor Bizkarra Bukaerako agurra

Amurrio | azaroak 19

Aitor Bizkarra Hasierako agurra
Agin Laburu, Aitor Bizkarra 10eko txikia
Agin eta Aitor balleta egiten duten bi nerabe zarete. Txikitatik elkarrekin ibili zarete entseguetan. Agin, Aitorrek esan dizu nekatu dela eta uztea pentsatu duela.
Aitor Bizkarra, Alaia Martin 8ko nagusia
Aitor eta Alaia haur jaioberri baten gurasoak zarete. Epaileak ez du zuen umeari ipini nahi diozuen izena onartzen eta beste bat ipintzea erabaki du.
Aitor Bizkarra, Onintza Enbeita 8ko txikia
Aitor eta Onintza lagunak zarete. Aitor, egunean zehar emandako pausu guztiak zenbatzen dituen aplikazioa instalatu duzue sakelako telefonoan. Geroztik, oinez zoazten bakoitzean, Onintza telefonoari begira ikusten duzu.
Aitor Bizkarra Puntuari erantzunak
1. Zeren alde egiten duzu zuk borroka? 2. Dena bihur liteke aldarrikapena
Aitor Bizkarra Bakarka, gaia emanda
Gaur arte ez zara ausartu. Oraingoan erantzun egin duzu.
Aitor Bizkarra Bukaerako agurra