Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

Arrasate | irailak 25

Saioa Alkaiza Hasierako agurra
Xabat Illarregi Marzol, Saioa Alkaiza 8ko nagusia
Xabat eta Saioa. Lehen arretako medikuak zarete. Paziente bakoitza artatzeko ezarrita duzuen tartea laburregia dela iruditzen zaizue. Zuk, Xabat, bakoitzarekin behar adina denbora hartzen duzu, Saioa, berriz, ezarritako denbora-tartea errespetatzen saiatzen da.
Saioa Alkaiza, Joanes Illarregi 8ko txikia
Saioa eta Joanes. Bikotea zarete. Saioa, aspaldi isun bat jarri zioten Joanesi, baina arrazoia berak zuela-eta, ez zuen ordaindu nahi izan. Gaur eskutitz bat iritsi da etxera, isuna hirukoiztu dela esanez.
Saioa Alkaiza Puntuari erantzunak
Gaia: Kontsumismoa 1. Asko daukagun arren/ beti gehiago nahi 2. Aukerarik ba al da / ihes egiteko? 3. Kontzientzia pizten / hasiko bagina
Saioa Alkaiza, Gorka Pagonabarraga 10eko txikia
Saioa eta Gorka. Irakasleak zarete. Euskal Kulturaren transmisioan eten nabaria egon dela uste duzue biok. Saioa, Gorkak zuen lankideekin hitz egin beharko zenuketela esan dizu, ikastetxean ere gaia lantzeko.
Saioa Alkaiza Ganbarako lana
Autoa hartu duzu bila joateko. Iristear zinela, ordea, buelta ematea erabaki duzu.
Saioa Alkaiza Bukaerako agurra

Durango | azaroak 12

Saioa Alkaiza Hasierako agurra
Beñat Gaztelumendi, Saioa Alkaiza 8ko nagusia
Saioa eta Beñat aktoreak zarete. Azken boladan egin dituzuen castingetan, lana lortzeko ezinbesteko baldintza izan duzue sare sozialetan aktibo egotea.
Saioa Alkaiza, Eñaut Martikorena 8ko txikia
Saioa bezeroa eta Eñaut tabernaria zarete. Saioa, Eñautek taberna aste honetan ireki du. Gaur han ogitarteko bat afaltzea erabaki duzu. Zain zaudela, Eñaut ikusi duzu ondoko tabernatik ogitartekoak ekartzen.
Aitor Bizkarra, Saioa Alkaiza Puntutan
Aitor eta Saioa odola ematera joan diren bi lagun zarete. Ilaran zaudete zain. Geroz eta hurbilago ikusten duzue zuen txanda.
Julio Soto, Saioa Alkaiza Sei puntuko motza
Julio eta Saioa surflariak zarete. Zu Julio lapurtarra eta Saioa bizkaitarra. Julio, Saioak esan dizu euskal selekzioarekin aritzeko gonbidapena iritsi zaiola.
Saioa Alkaiza Ganbarako lana
Lehen aldiz egin duzu negar haren aurrean. Lasaitua hartu duzu.
Saioa Alkaiza Bukaerako agurra

Bilbo | abenduak 3

Saioa Alkaiza Hasierako agurra
Joanes Illarregi, Saioa Alkaiza 10eko txikia
Joanes eta Saioa lagunak zarete. Joanes, Saioak urteak daramatza elikagaien bankuarentzat boluntario lanetan. Aurten, boluntario gehiagoren bila dabiltzala-eta, Saioak berarekin batera laguntzera joateko proposamena egin dizu.
Saioa Alkaiza, Aitor Mendiluze 8ko nagusia
Saioa eta Aitor metalgintzako langileak zarete. Gaur ere, goizeko bostetan atera zarete etxetik greba piketeetan parte hartzeko.
Jone Uria, Saioa Alkaiza 8ko txikia
Jone eta Saioa herrikideak zarete. Jone herriko Euskaraldiko arduraduna zara. Gaur, ekimena bukatu berritan, Saioa etorri zaizu txapa eskatzera.
Saioa Alkaiza Puntuari erantzunak
1. Beti korrika eta presaka gabiltza 2. Zertarako hartu nahi zenuke denbora?
Saioa Alkaiza Bakarka, gaia emanda
Kanporatu egin zintuzten. Bizitza erabat aldatu zaizu.
Saioa Alkaiza Bukaerako agurra