Ireki da Ahalduntze Bertso Eskola Feministan izena emateko epea

2022/09/20
Zortzigarren ikasturtea du bertso-eskola feministak eta urriaren 8an hasiko da eskola. Irailaren 29rako eman behar da izena, formularioa betez.

Plazako bat- bateko jardunari begira trebatu nahi duten emakume* bertsolarientzako eskola da Ahalduntze Bertso Eskola Feminista. Zortzigarren ikasturtea du aurtengoa, eta bat egin nahi izanez gero, izen-ematea ireki da; irailaren 29a baino lehen eman behar da izena formulario hau beteta.

Urriaren 8an hasiko da ikasturtea. Ohi bezala, hilean behin, elkartuko da taldea larunbatez, ekainera arte. Amasa-Villabonako Subijana etxean izango da hitzordua, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen egoitzan. Bi talde egiteko adina lagunek izena emanez gero, talde bat Durangon elkartzeko aukera egon daiteke. Edonola ere, lehenengo hiru saioak talde osoak elkarrekin egingo ditu: urriaren 8an Donostian, azaroaren 12an Durangon eta abenduaren 3an Bilbon.

Xehetasunak hemen topatuko dituzu.

Ahalduntze Bertso Eskola 2021-2022. / XDZ