Hernaniko eta Iturengo gutiziak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak

2017/02/23

Sukaldaritzari lotutako programa izango da igandekoa. Batetik, Basque Culinary Centerren kantatutako bertsoaldi onenak izango dira ikusgai, eta baita Iturengo Kontu Eguneko bazkalosteko une gogoangarrienak ere. Hiru sukaldariren hitzak ere bilduko ditugu: Iturenen sukaldean aritzen diren Kristina Juankorena eta Marijose Apeztegiarenak eta Juan Mari Arzakenak.

Gipuzkoako Bertso Eskolen Egunerako izen-ematea irekita dago

2017/02/23

Azpeitian izango da apirilaren 2an, Eskolarteko Txapelketako finalarekin batera.

Lakuntzan jokatuko da igandean Txapelketako hirugarren final-laurdena

2017/02/23

Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Iker Gorosterrazu, Egoitz Gorosterrazu eta Joanes Illarregi ariko dira kantuan, 17:30etatik aurrera.

Aia, Donostia, Errenteria, Gabiria, Itziar eta Oiartzunen izango da Herriartekoa

2017/02/23

Ostiralean, otsailaren 24an, izango dira bost saio: Martzelina eta Potoshop, Aia ta kitto eta Sol mimimi sol, Osinalde eta Añorga, Itziar eta Punttuka, Aitziaren gorraizia eta Erniarraitz 4. Larunbatean, otsailaren 25ean, berriz, izango da seigarrena: Xenpelar eta Astigarraga.

Paregabeko giroa Gipuzkoako Herriarteko bederatzi saioetan

2017/02/22

Añorga, Asteasu, Ereñotzu, Irun, Legazpi, Orio, Urretxu-Zumarraga, Villabonan eta Zarautzen izan ziren saioak pasa den asteburuan. Ikusle ugari gerturatu ziren bederatzi saioetara.

Josu Goikoetxeari elkarrizketa, Bertsoan

2017/02/22

Abra sariketaren berri eman eta Arabako eta Nafarroako txapelketetako aleak ere bildu ditu aste honetan sareko plazak.

Ostiralean jokatu zen Gipuzkoako Eskolartekoko lehen kanporaketa

2017/02/20

Legazpiko Muruazpi Elkartean izan zen bertso afaria eta Urko Arregi oñatiarra izan da finalerako lehen sailkatua.

Larunbatean ospatu zen Senpereko "Larraldean" Bertsularien Lagunak elkartearen urteroko Biltzar Nagusia

2017/02/19

2016an transmisioan eta sustapenean egin lanaren bilanak eta 2017rako egitasmoak aurkeztu ziren. Bertara hurbildurikoek 2016eko diru kontuak eta 2017ko aitzinkontua aho batez onartu zituzten, baita ere Zuzendaritzan sartzeko kide berriaren proposamena. Han bildu ziren, bertsulariak, bertsuzaleak eta erakunde ezberdinetako ordezkariak, bertzeak bertze, Euskararen Erakunde Publikoako, eta Euskal Kultur Erakundekoak.

Albiste gehiago

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email

BDB gaur

2001-02-23 Lierni

Sebastian Lizaso, Iñaki Murua

S. Lizaso:
Orain artean zu izan zera
lan asko egiteko gai,
hainbat urtean lanean jardun
zeure erretiroan zai.
Esnagailua semeai utziz
aita ote zaude lasai?
Erretiroak zer balio du
ez badezu esnatu nahi?

Murua:
Seme maitea ez zaidazu egin
horregatikan demanda.
Bart gauean'e egin zenduen
berebiziko parranda.
Esnagailua hor utzi dizut
isil-isilik juanda.
Ni horren mende bizi izan naiz,
orain zurea da txanda.

S. Lizaso:
Barkatu, aita, borondatea
jarri behar det koloka:
aitortu dezu gogorra zela
hainbat urteko borroka;
zeure gelatik kendu dezu ta
orain neregana bota,
hainbat urtean zeuk gorroto ta
orain semeari opa!

Murua:
Ez dizut opa gauza txarrikan
naukazu gogo betean.
Estudiante ibili zera
hogeita zazpi urtean.
Esnagailua utzi dizut nik
etorkizunan atean,
zuretzat lana izan dezazun
ni lantokitik joatean.

S. Lizaso:
Alde batera aita arrazoi
dezu zure esanean:
zuk erretiroa hartu eta
semea hasi lanean.
Esnagailuak ez nau esnatzen
inoiz aldarte onean;
esnatzea're goxoago da
amak deitzen duenean.

Murua:
Amak deitzea goxoago da,
hala uste det nerekiko,
bainan ardura hartu ezazu
ia ez zera mutiko!
Esnagailuak deituta ere
beti ez zera jaikiko,
baina, Xebastian, pentsa ezazu:
ama're ez da betiko.

S. Lizaso:
Ama ez da betiko izaten,
baietzik ez dut pentsatzen,
bainan bizi den artean behintzat
utzi zaidazu gozatzen.
Amak goxo ta horren tinbreak
sustoka nau ni esnatzen;
eta gainera traste zahar horrek
gosairik ez du prestatzen!

Murua:
Arrazoi dezu, tresna horrek ezin
gosari onik atera,
bainan zeuk egin behar zenduke
hortik kontuak atera.
Hamaika aldiz jeiki da ama
nei gosaia prestatzera!
Orain hark ere goxa dezala
aita xaharrakin batera.

S. Lizaso:
Hainbat urtean goizean garaiz
ama etxeko eredu.
Bide onetik goazen eta
bidea zergatik galdu?
Utzi amari atseden hartzen,
nei deitzera zeu azaldu.
Bide hortatik gaurtik aurrera
denok goza dezakegu.

Murua:
Arrazoi dezu, biziko gera
horrela denok hobeto,
baina eguerdia iritsi zaigu
bertso, kantu ta besteko.
Ia jaikita, ene semea,
ez al zenduke hobeko?
Edo berandu izango dezu
gero siestara joateko.

S. Lizaso:
Barkatu, aita, zu ez al zaude
gizon normalan senean?
Larunbata izaten da beti
ostiral ondorenean.
Orain ez daukat zertan hasirik
hemen presaka lanean!
Kalera noa, bazpare deitu
hurrengo astelehenean!

Horra sei bertso kale I / Zaldi baten bizitza

Juan Jose Santesteban aitak sortu zuen doinua Bilintxen bertsuontzat eta J.A. Santesteban semeak pianorako konpondu ondoren argitaratu zuen bere Colección de Aires Vascongados sailean Zaldi baten bizitza izenburupean.