Nafarroako Bertsozale Elkartea

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb

Nafarroa

Urriaren 20tik zortzi emanaldi eskainiko ditu Iruñeko Bertsoaroak

2016/10/14
Hilaren 20an abiatuko da Bertsoaroaren edizio berria Iruñean. Azaroaren 10a bitartean Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak antolatzen duten ziklo beteranoak zortzi emanaldi eskainiko ditu, horien artean “Momentuari helduz” ikuskizunaren estreinaldia.

Udazkeneko ohiturari jarraikiz, Bertsoaroaren edizio berri bat antolatu dute elkarlanean Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Osotara, urria eta azaroa bitartean zortzi emanaldi izanen ditu aurtengo egitarauak: hiru bertso-jaialdi, haurrentzako bi emanaldi, hitzaldi bat eta bi emanaldi berezi, “Momentuari helduz” Iruñean estreinatuko den ikuskizun berria eta "Oholtza" performancea.

Bertsoaroa zikloa zein "Momentuari helduz" emanaldia urriaren 18an aurkeztuko dituzte Iruñean egingo den prentsaurrekoan.

Honakoa da aurtengo Bertsoaroaren programazioa:

 

BERTSO-SAIOA

Urriak 20, osteguna. 20:00

Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusia

Bertsolariak: Jon Maia, Oihana Iguaran, Julen Zelaieta, Sustrai Colina, Aimar Karrika eta Alaia Martin.

Gai-jartzailea: Iker Iriarte

 

EMANALDI BEREZIA

Urriak 25, asteartea. 19:30

Kondestablearen Jauregiko Civivox Patioa

“Momentuari helduz”

Abeslari-bertsolariak: Oskar Estanga eta Alazne Untxalo

Teklatua: Satxa Soriazu. Baxua: Aritz Luzuriaga. Saxoa: Alberto Arteta

 

HITZALDIA

Urriak 27, osteguna. 19:30

Kondestablearen Jauregiko Civivox Hitzaldi aretoa

"Inprobisazio kantatua munduan. Zortziko zabala"

Hizlaria: Andoni Egaña

 

BERTSO-SAIOA

Azaroak 3, osteguna. 19:00

Kondestablearen Jauregiko Civivox Patioa

Bertsolariak: Unai Mendizabal, Sarai Robles, Eneritz Artetxe, Maider Arregi, Joanes Illarregi eta Maddi Sarasua.

Gai-jartzailea: Ainhoa Aranburu

 

HAURRENTZAKO EMANALDIAK

Azaroak 5, larunbata. 12:00

Sanduzelaiko Civivoxa

“Plaza bete poz”

Gidaria: Oskar Estanga

 

Azaroak 5, larunbata. 18:00

Sanduzelaiko Civivoxa

“Kontu eta kantu”

Ipuin kontalaria: Fernando Anbustegi

 

EMANALDI BEREZIA

Azaroak 8, asteartea. 19:30

Kondestablearen Jauregiko Civivox Patioa

“Oholtza” performancea

Artista-egilea: Beñat Krolem

Bertsolariak: Jon Martin eta Jone Uria

 

BERTSO-SAIOA

Azaroak 10, osteguna. 20:00

Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusia

Bertsolariak: Unai Iturriaga, Saioa Alkaiza, Amets Arzallus, Agin Laburu, Beñat Gaztelumendi eta Julio Soto 

Gai-jartzailea: Fernando Anbustegi

 

Aurten ere Gurutze Plazako aretoak hartuko ditu bi jaialdi.