Nafarroa

Unai Uberetagoenak irabazi du Barañaingo lehen kopla txapelketa

2014/06/02
Barañaingo lehen kopla txapelketa jokatu zen ostiralean, Nafarroako zortzi bertsolariren parte-hartzearekin. Iruñeko Unai Uberetagoenak irabazi zuen Barañaingo Bertso Eskolak antolatu duen ekimen berri honen lehen edizioa.

Zortzi bertsolarik hartu zuten parte ostiralean Barañaingo lehenengo kopla txapelketan. Haizea elkartean jokatu zen Barañaingo Bertso Eskolak antolatu zuen saioa, bertsozaleek bete zuten aretoa eta giro ederra sortu zuten.

Barañaingo Ander Baiano, Ainara Ieregi, Mintxo Astiz eta Mikel Lasarte; Iruñeko Marc Febre eta Unai Uberetagoena; Aezkoako Imanol Ubau eta Larraungo Joana Ziganda izan ziren taulara igo ziren zortzi bertsolariak.

Lehenengo fasean agur puntuagarria eta bina ofizio egin zituzten parte-hartzaileek. Lau pasatu ziren bigarren fasera, aurkezlearen zortzi galderei erantzun behar izan zioten bertsolariek eta objektu bati abestu.

Buruz burukora Iruñeko Unai Uberetagoena eta Larraungo Joana Ziganada pasatu ziren. Azkenean Unai Uberetagoenak irabazi zuen Barañaingo lehenengo kopla txapelketa.

AurreráWikipedia: Aurrerá is a defunct grocery chain in Mexico. It started operations in 1958 in Mexico City, and folded in 2001 after being acquired by Wal-Mart.