Nafarroako Bertsozale Elkartea

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb

Nafarroa

Nafarroako Bertso Eskolen Eguna ospatu zen Altsasun

2014/05/19
Ohikoa denez, ikasturtea amaitzen ari denean Nafarroako bertso-eskoletan ari diren gaztetxoek bere eguna ospatu zuten. Larunbatean egin zuten eta aurten Altsasun zuten hitzordua. Eguneko ekitaldien artean, bertsopaper lehiaketako sari banaketa ere egin zuten.

Nafarroa osoan ari diren 50 gaztetxo inguru elkartu ziren larunbatean Altsasuko Iortia Kulturgunean Nafarroako Bertso Eskolen Eguna ospatzeko.

Ongi etorriaren ostean, taula gainetik kantatzeko aukera izan zuten bertsolari gazteek. Saioa amaituta, aurtengo bertsopaper lehiaketako sari-banaketa egin zuten.

Bazkariaren ostean, jolas didaktikoen txanda ailegatu zen. Nafarroako Bertso Eskolen Eguna ikasleek beraiek prestatutako bertso saioa izan zen, Aimar Karrika eta Xabier Terreros bertsolariekin.