Gipuzkoa

Idiazabalen Asier Azpirozentzat eta Iñigo Gorostarzurentzat izan dira saioak

2015/05/10
Uda giroko egun eguzkitsu batean, Idiazabalek Gipuzkoa Bertsotaneko bi saio hartu ditu. Bertsozale ugari elkartu da goizean zein arratsaldean. Asier Azpiroz eta Iñigo Gorostarzu nagusitu dira jokatu diren bi saioetan.

Giro bero-beroarekin hasi da eguna Idiazabalen. Kanpoan egiten zuen eguraldi ederraz gain, Guraso Elkartean giro ederra jarri dute arteoa lepo bere duten 100 bertsozaleek. Asier Azpiroz zubietarrak irabazi du bizia izan den saioa.

 

BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Asier Azpiroz Iztueta 319
Beñat Iguaran Amondarain 313
Jon Iturrioz Nazabal 284
Iker Osa Zelaia 282,5
Haritz Garmendia Iturria 272,5
Beñat Torres Lete 260,5

 

Iñigo Gorostarzu, arratsaldez

Arratsaldeko saioan ere bertsozale asko elkartu da Idiazabalen, 80 entzule inguruk segitu dute saioa bertatik bertara. Iñigo Gorostarzuk eskuratu du lehen postua.

 

BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Iñigo Gorostarzu Etxebeste 240
Jon Gurrutxaga Urbieta 239
Oier Etxeberria Zubimendi 238
Josu Oiartzabal Zapirain 233,5
Urko Egaña Calderon 220
Maddi Gallastegi Osa 195,5

Goizeko lehen eta bigarren sailkatuak.