Gipuzkoa

Lasturren bertso egonaldia

2014/05/09
Gipuzkoako bertsozale eta bertsolari gazteen egonaldian izena emateko epea irekita dago. Ekainaren 23, 24, 25 eta 26an Lasturren (Gipuzkoa) egingo da eta 14 urtetik 20 urtera bitarteko bertsozale guztiak zaudete bertara gonbidatuta

Ekainaren 23an, astelehenarekin, Lasturren elkartuko gara arratsaldeko 16:00ak aldera – bakoitzak ikusiko du nola etorri: autoz, autobusez, astoz, helikopteroz…-, eta ostegunera arte zerekin gozatua izango da (jolasak, bertso afariak, gau belak…).

Animatu eta eman izena!