Bertsoa

Bertsolaritzaren zabalkunderako komunikazio proiektua da Bertsoa.

Bertsoa, sareko plaza, bertsolaritzaren zabalkunderako komunikazio proiektu berritu eta bateratua da, 2006an sortua eta Bertso Plaza Digitala Elkarteak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak lankidetzan argitaratzen duguna, orain arteko Bertsoa.com eta Bertsoplaza.tv-ren egitasmo eta lantaldeak bat eginda.

Bertsolaritzaren sormen eta informazio edukiak eskaintzen ditugu, formatu eta euskarri ezberdinetan, zuzenean zein diferituan.

Bertsolaritza bere aniztasunean bildu eta sareratzeko lanean dihardugu, bertsozale eta gizarte osoari bertsolaritzaz eta ahozkotasunaz gozatzeko kalitatezko zerbitzua eskainiaz.

Erredakzio bateratua

Hitzetik Hortzera telebista saioko eta Bertsoako lankideak erredakzio bateratuan aritzen dira lanean: Eneritz Urkola, Felix Irazustabarrena, Jon Agirresarobe, Jexux Mari Irazu eta Beñat Gaztelumendi.

 

Hitzetik Hortzera eta Bertsoa.com-eko lantaldea 2014-2015 denboraldia