Bertso-glosa-saioa datorren ostegunean Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean

2013/05/14
AEK-k antolatuta, datorren maiatzaren 16an (osteguna) Bertso-glosa-saioa izango da Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean. 20:00etan hasita, lehenik merendua eskainiko zaie bertaratutakoei eta 21:00etan emango zaio hasiera saioari. Sarrera 3 eurotan eskuratu ahal izango da bertan.

AEK-k antolatuta, datorren maiatzaren 16an (osteguna) Bertso-glosa-saioa izango da Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean. Menorcako Joan Moll “Joanet” eta Esteve Barceló “Verderol” glosadoreekin eta Ismael Moll “Pele” gitarristarekin batera, Oskar Estanga eta Aimar Karrika bertsolariak izango dira kantuan. Gai-jartzaile lanetan berriz, Ainhoa Aranburu eta itzultzaile gisa Marc Febrer.

20:00etan hasita, lehenik merendua eskainiko zaie bertaratutakoei eta 21:00etan emango zaio hasiera saioari. Sarrera 3 eurotan eskuratu ahal izango da bertan.

Antolatzailea: AEK
Laguntzaileak: Zaldiko Maldiko Elkartea eta Nafarroako Bertsozale Elkartea