BAT txapelketaren laugarren edizioa, apirilaren 12an Etxarri-Aranatzen

2013/04/03
Karrikestu Elkarteak antolatuta, BAT Euskal Herriko bertso-afari txapelketaren laugarren edizioa jokatuko da Etxarriko Aranatzen. Ohi bezala, herrialde desberdinetako sei bertsolarik hartuko dute parte BAT txapelketan. Julio Soto iazko irabazlearekin batera, Egoitz Gorosterrazu nafarra, Alaia Martin gipuzkoarra, Oier Arbina arabarra, Arrate Illaro bizkaitarra eta Maddi Ane Txoperena lapurtarra arituko dira kantuan.

Karrikestu Elkartearen arabera, Euskal Herriko lurraldetasuna irudikatzearekin batera, honako helburuak ditu BAT txapelketak. “Etxarrin bertsozaletasunak gora egin duela iruditzen zaigu. Saiorik saio ikus-entzule etxarriar gehiago aurki daiteke, urtean zehar gero eta saio gehiago antolatzen da herrian, herritarrak puntu bat edo beste botatzera animatzen dira… Bide horretan eta azken hiru urtetako arrakasta ikusirik BAT txapelketak akuilu izan nahi du, jendea bertsora eta zeharka euskaraz aritzera gehiago hurbil dadin. Bestalde, sariketa honek ere plaza interesgarri bat eskaini nahi die bertsolari gazteei: ezagutzera emateko, beraien burua proban jartzeko…”.

Aurtengo edizioa apirilaren 12an jokatuko da, Karrikestu elkartean 21:30eatik aurrera, afaria hasteko eta horren ostean bertso saioa. Txartelak dagoeneko salgai daude Etxarriko Aranazko Xapatero eta Lekuona tabernetan. 610610575 telefonoan ere erreserbatzen ahal dira txartelak, beti ere apirilaren 9a baino lehen. 18 eurotan dira txartelak.

Nafarroako Bertsozale Elkartearen, Bierrik Fundazioaren eta Etxarri Aranazko udalaren laguntza izan du Karrikestu Elkarteak BAT Euskal Herriko bertso-afariko txapelketako antolatzen.