Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

2018ko Arabako Bertso Kuadrilla artekoan Aramaioko Ibabeko Bertaren Bilobak garaile

2018/03/18

Urtarrilean hasiera eman zion 2018ko Kuadrilla artekoak, 14 saio eta 3 finalaurrekoren ostean helmugara heldu zen larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde eta idatzizko modalitatean 16 talde aritu ziren, denera 300 lagun inguru

Martxoaren 17an, Gasteizko Alde Zaharrean, Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren finala

2018/03/14

Urtarrilaren 13an eman zitzaion 2018ko Arabako Bertso KuadrillIa Artekoari hasiera eta larunbat honetan, hilak 17, ia bi hilabeteren bueltan helduko zaio amaiera. Egun osoko egitarauaz zipriztinduko da Gasteizko alde zaharra, eguerdian hasita arratsaldeko finaleraino.

Badator 2018 Arabako Kuadrilla Arteko finala

2018/03/07

GERTURATZEN ARI DA EGUN HANDIA!! MARTXOAREN 17a!! Gailendu diren hiru taldeen arteko finala izango da, Arabar Errioxako "Txandrio", Aramaioko "Ibabeko Bertaren bilobak" eta Errekaleorreko "Erreralekor Birizik!" taldeak.

Erreralekor Birizik! taldea sailkatu da Kuadrillarteko finalera

2018/03/04

Aramaioko Sastiñan burutu zen larunbatean Arabako Kuadrillarteko hirugarren finalaurrekoa, bigarren fase honi amaiera eman dion saioa eta finaleko hirukotea iragarri duena. Norgehiagokan Sumendi bete Poto eta Erreralekor Birizik! aritu ziren. Azkenik, Gasteizen burutuko den finalerako txartela Erreralekorrek bereganatu zuen.

Aramaioan jokatuko da erabakigarri izango den 3. eta azken finalaurrekoa

2018/02/28

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa Aramaioko Sastiñan jokatuko da. Larunbat honetan, 19:30ean hasita, Gasteizko Sumendi bete poto taldea eta Errekaleor Birizik! taldea arituko dira norgehiagokan. Bertan erabakiko da Gasteizko finaleko, martxoaren 17an arituko den hirukotea.

Aramaioko Bilobak taldea sailkatu da Kuadrillarteko finalerako

2018/02/25

Arabako Kuadrillarteko bigarren finalaurrekoa larunbatean jokatu zen Amurrioko kultura etxean. Aramaioko Ibabeko Bertaren bilobak taldea eta Gasteizko Bapateroak lehiatu ziren bertan. Saio umoretsua izan eta epaimahaiak erabakita Aramaioko taldea gailendu zen, beraz, Gasteizen jokatuko den finalean abestuko du.

Amurrion, larunbat honetan jokatuko da Kuadrillartekoaren 2.finalaurrekoa

2018/02/21

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketako bigarren finalaurrekoa Amurrioko kultura etxean jokatuko da. Gaztetxean programatuta zegoen baina bertako lan konponketak direla eta lekuz aldatzea erabaki da. Larunbat honetan, 19:30ean hasita, Aramaioko Ibabeko Bertaren bilobak taldea eta Gasteizko Bapateroak taldea kantuan arituko dira. Bertan erabakiko da Gasteizko finalean, martxoaren 17an izango den bigarren taldea zein izango den.

Arabar Errioxako txandrio sailkatu da Kuadrillarteko finalera

2018/02/18

Arabako Kuadrillarteko lehen finalaurrekoa izan da Araiako gaztetxean. Arabar Errioxako txandrio eta Aramaixoko sobrak taldeak lehiatu dira bertan. Arabar Errioxako taldea gailendu da saioan, beraz Gasteizen jokatuko den finalean abestuko du.

Arabar Errioxako Txandrio eta Aramaixoko Sobrak taldeak 1.finalaurrekoan Araian

2018/02/14

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketako lehen finalaurrekoa izango da larunbatean, Araiako Gaztetxean, 19:30ean hasita. Bertan erabakiko da Gasteizko finalean, martxoaren 17an izango den lehen taldea zein izango den.

Arabako Kuadrillartekoaren finalaurrekoak erabakita geratu dira

2018/02/04

Laudion, Legution, Gasteizen, Errekaleorren, Izarran eta Zalduondon jokatu dira 1.faseko azken 6 saioak. Hauexek dira sailkatutako taldeak: Txandrio (Arabar Errioxa), Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio), Sumendi bete poto (Gasteiz), Aramaixoko sobrak, Gasteizko Bapateroak eta Errekaleor birizik.

Asteburu honetan Kuadrillartekoaren 1.faseko azken sei saioak

2018/01/31

Hirugarren asteburu honetan, sei bertso saiorekin bukatuko da Kuadrillartekoaren lehen fasea: Laudion, Errekaleorren, Gasteizen, Izarran, Legution eta Zalduondon. Bat-bateko 10 talde arituko dira, eta idatzizko modalitateko 7 talde. Lau ligako irabazleek finalaurrekoetan kantatuko dute gehi puntuazio altuena lortzen duten lehenengo biek.

Ikusle ugari Kuadrillarteko bigarren asteburuan

2018/01/30

Pasa den asteburuan, Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketako 3 saio jokatu ziren: Aramaion, Agurainen eta Oionen. Ikusleek sortutako berotasunean hauek izan ziren saio horien irabazleak: Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio), Txandrio (Arabar Errioxa) eta Errexala (Gasteiz). Asteburu honetan bukatuko da 1.fasea.

Kuadrillartekoa Aramaion, Agurainen eta Oionen

2018/01/24

Kuadrillartekoaren bigarren asteburuan 3 saio jokatuko dira. 6 talde arituko dira bat-bateko modalitatean, eta 3 talde idatzizkoan.

Giro ederra nagusi Kuadrillarteko lehen asteburuan

2018/01/22

Pasa den asteburuan, ostiralarekin jokatu ziren Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketako lehen 5 saioak Ataurin, Aramaion, eta Gasteizen. Giro ezin hobeagoan Aramaioko sobrak, Sumendi bete poto (Gasteiz), Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio), Errekaleor birizik eta Txandrio (Arabar Errioxa) taldea izan ziren garaile saio bakoitzean.

Kuadrillartekoan, lehenengo bost saioak asteburu honetan

2018/01/18

Aramaio, Atauri eta Gasteizen jokatuko dira Kuadrillarteko hasierako faseko lehenengo 5 saioak.

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago

2018/01/13

Larunbatean, bat-bateko taldeen ordezkariek eta Arabako Bertsozale Elkarteak Arabako Bertso Kuadrillartekoa aurkeztuko zuten Gasteizen. Txapelketa formatua edukiko du 2018ko edizioak. Guztira 320 parte hartzaile.

Albiste gehiago