Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Urtarrilak 19, Judimendi

Sumendin potoak eta balaDAk entzun zirenekoak
2018 01 19 sumendi Urtarrilaren 19an E ligaxkaren baitan Sumendi bete poto eta Gure azken balaDA taldeak aritu ziren nor baino nor, lehenengoen “etxean”, Gasteizko Sumendi espazio autogestionatuan. Ainhoa, Beñat, Peru, Julen eta Gorka batetik, eta Zigor, Unai eta Aitor bestetik, berogailurik egon ezean, kantuz giroa berotzeko prest.

31 kide bildu ziren Sumendi bete potokoek prestatutako afari goxoa medio mahaiaren bueltan. Kafea eta kopa eskuan, Judimendiko “enmarronatuek” eman zioten saioari hasiera bertso sorta batekin: “ez dakigu bertsotan baina pasioa jartzen dugu Sumendi espazioan”.

Ikusleen ahoetan irribarreak marraztuta, Sumendi bete potokoek hainbat doinuren mix batekin ekin zioten, efektu berezi eta guzti, “beraien kantuz ta tragoz erupzioa hasiko zela” ohartaraziz. Bueltan, Gure azken balaDAko zaldirik gabeko bakeroek “beraien balazera” gelditzera desafiatu zituzten Sumendikoak. Hau dena hiru epaileen begirada adiaren pean eta argazki hotsak tarteko, hainbat memoria txartel gastatuko baitzituen seguru argazkilariak.

Lau kideko gai jartzaile taldearen esanetan Israel eta Palestinakoak izan ziren bertsolariak, Peruk “erakuts diezaiegun danei/gu gara adibidea” esan eta Zigorrek “etorkizuna gure eskutan balego” dena hobeto legokeela berretsiz. Jai Batzordeko kideak ere izan ziren, kontzertuekin ezbaian, Unairen arabera “rantxerak ere euskal kultura” ziren arren, Beñaten ondorio batekin: “musikarekin egin daiteke hezkuntza/nahiago dugu jarri guk orduan Huntza”. “Patriarkatuari gola” sartzeaz aritu zen Ainhoa, eta kartzelakoan pisukideak izan ostean, musikariek jotako Aita Semeak doinuarekin uterotik ateratzear zeuden hirukien paperean sartu ziren. Gorkak lehena atera nahi zuen barrutik, “hiruetatik nauzue eta/daukana buru handiena” argudiatuz, ez ordea Julenek, “bederatzi hilabetetan ez duzue lekurik utzi” egotzi baitzien bi anaiei. Gure azken balaDAkoek saioan tranpak zeudelakoan bota zuten azken bertsoaldi puntuagarria, “gai jartzaileen kamisetekin” susmotan Aitor, umorez.

Hotzak hotz, giro ezin hobean Sumendi bete poto taldeak lortu zuen saioaren garaipena. Batzuentzako jendaurrean lehen aldia izanagatik ere, Ainhoak esan bezala, “bertso saio berezia, denon artean josia” izan zen, ondoren Judimendiko tabernetan jarraitu zuena.

Hauxek dira Sumendi Espazioko kideek kantatutako bertso sorta idatzia:

Doinua: La isla del amor  (Demarco Flamenco)

Argazkiak

Argazki gehiago

Albisteak

Giro ederra nagusi Kuadrillarteko lehen asteburuan

Giro ederra nagusi Kuadrillarteko lehen asteburuan

2018/01/22

Pasa den asteburuan, ostiralarekin jokatu ziren Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketako lehen 5 saioak Ataurin, Aramaion, eta Gasteizen. Giro ezin hobeagoan Aramaioko sobrak, Sumendi bete poto (Gasteiz), Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio), Errekaleor birizik eta Txandrio (Arabar Errioxa) taldea izan ziren garaile saio bakoitzean.

Giro ederra nagusi Kuadrillarteko lehen asteburuan - Gehiago irakurri

Kuadrillartekoan, lehenengo bost saioak asteburu honetan

Kuadrillartekoan, lehenengo bost saioak asteburu honetan

2018/01/18

Aramaio, Atauri eta Gasteizen jokatuko dira Kuadrillarteko hasierako faseko lehenengo 5 saioak.

Kuadrillartekoan, lehenengo bost saioak asteburu honetan - Gehiago irakurri

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago

2018/01/13

Larunbatean, bat-bateko taldeen ordezkariek eta Arabako Bertsozale Elkarteak Arabako Bertso Kuadrillartekoa aurkeztuko zuten Gasteizen. Txapelketa formatua edukiko du 2018ko edizioak. Guztira 320 parte hartzaile.

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2018/01/19
Ordua
21:00
Herria
Gasteiz
Tokia
Judimendiko gaztetxean