Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Aurkezpena

2018ko ARABAKO BERTSO KUADRILLA ARTEKO TXAPELKETA

1. Zenbakiz eta buruz

arabako bertso kuadrillarteko txapelketa 20182010ean egin genuen estreinaldia taldekako txapelketa batean, eta 2 urtean behin antolatzeko konpromisoa hartu.

2018a iritsi da, eta badira aldaketak lehenengo eta 5.edizio honen artean: 9 taldetik 14ra pasa gara, 42 bertsolaritik 59ra, 12 epailetik 18ra, 9 gai-jartzailetik 16ra, 17 idatzizko taldetatik 18 taldera.

Apustua izan zen 2010ekoa. Bosgarren hau beste apustu bat da, eta berriro ekarri dugu taldeen arteko lehia. Zergatik ez?

 

2. Senez eta bihotzez

Lilura eragin zigun, egia esan, 2010eko txapelketak. Zapore ederra utzi zigun txapelketa osoan zehar bizi izan zen giroak, finalean antolatu genuen festak, eta parte hartu zuten taldeek erakutsitako prestutasunak (bai bat-bateko txapelketan, eta baita idatzizko bertso sorta kolektiboen txapelketan ere). Bihotza bero bukatu genuen…

Baina ez da lilura bakarrik: bertsolaritzari beste ikuspegi batetik begiratzeko aukera eman zigun 2010ekoak, dudarik gabe. Senak agindu zigun horixe zela behar zena, behar genuena… eta behar horri emandako erantzuna berrestera dator 2018koa ere.

 

Zenbakiz, senez, buruz eta bihotzez… bagatoz!