Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Urtarrilak 19, Aramaio

Aramaioko sobrak eta Zalduondoko Egurra salgai
2018 01 19 aramaioGiro hotzarekin akabatzeko asmotan berrogei lagun inguru elkartu ziren Aramaioko Zabolako Elkartean ostiralean Aramaioko Sobrak Egurra Salgairekin kantatzen ikusteko. Menu ederra prestatua zegoen jada, eta pixkat berandu baina bizi hasi zen afaria.

Bat-bateko saioa hasi aurretik, Aramaixo Tropikaleko Gazte Asanbladak haien bertso sorta kantatzeko aukera izan zuten. Hain zuzen ere, fotokopiak banatu zituzten publiko artean eta denek batera kantatu zituzten Aramaioko Sobrak taldearen inguruko bertsoak.

Beñat Burgi gai jartzaileak lagunduta ederki hasi zen saioa. Agur puntuagarrian etxekoak ukelele eta guzti “La cucaracha” doinuan aritu ziren koplaka, Aitor, Martin, Unai, Peru eta Paula. Zalduondokoak, baina, ez ziren kanpoan egonda kikildu eta performance eta guzti agertu ziren. Iker, Markel eta Aitorrek gizakia eta haren aingeru eta deabruarenak antzeztu zituzten.

Saio puntuagarria bukatzerako, jadanik ez zuen irabazteak inporta. Bueno ia ia. Azkenean, arauak medio, Aramaioko Sobrak taldea suertatu zen garaile.

 

Hona hemen Aramaioko Tropikal Gazte Asanbladak kantatutako idatziko bertsoak:

Doinua: Orioko balearen bertsoak.

Bertso sorta

1- Zabaldu belarriak
hau hastera doa
makina arrankatu
ta sartu turboa
guk etxeko saioa
dugunez gaurkoa
gazte asanblada dator
berotzen giroa

2-Aramaixoko sobrak
ederra izena
taldea osatzeko
hainbeste problema
gazte asambladak du
bere aipamena
gai jartzailea duzue
sobra handiena

3- “joven rockero” bat da
ibiltzen da de guay
hementxe daukazue
denok gure unai
ederki moldatzen da
gaztea jairik jai
baina bertsotan berriz
nik ez dut entzun nahi

4- ondo ari da eta
ezin gara kexa
baina adin horretan
da oso erreza
nibela altsatzea
aitor da nekeza
bost urte barru oraindik
zu joven promesa

5- Kutxin ibiltzen da hau
Añaien bestela
gutxi entrenatuaz
ohi duen bezela
urrutira etzaigu
helduko horrela
Peru mejorau zazu
daukazun nibela

6- Martiñi buruz orain
hizketan hastea
ezta zaila zu ere
lurrean uztea
Peru zeinen txarra den
berriz esatea
ta ezta askoz hobea
anaia gaztea

7- rubia izango da
morena bestela
uste dut nik behinola
ikusi nuela
Paula gaurkoan zatoz
kanpotar bezela
uste nuen lautadatik
zu be zentozela

8-Gure taldearekin
nahiko gara sartu
esan dizkizuegu
hainbat ta hainbat datu
lautadantzat mezu bat
nahi dugu aipatu
gaurkoan galdu ezkero
erretiroa hartu

URTARRILAK 19, OSTIRALA: Aramaio, Zabolako soziedadean, 20:30ean

Afaria (8-10 euro) Asteazkenean izena emateko azken eguna. Mezu bat 688 683 942

 

Bat-bateko taldeak: Aramaixoko sobrak VS Egurra salgai (Lautada)

Idatzizko taldea

Antolatzailea: Aramaixoko sobrak

 2018 01 19 aramaio

 

Argazkiak

Argazki gehiago

Albisteak

Giro ederra nagusi Kuadrillarteko lehen asteburuan

Giro ederra nagusi Kuadrillarteko lehen asteburuan

2018/01/22

Pasa den asteburuan, ostiralarekin jokatu ziren Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketako lehen 5 saioak Ataurin, Aramaion, eta Gasteizen. Giro ezin hobeagoan Aramaioko sobrak, Sumendi bete poto (Gasteiz), Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio), Errekaleor birizik eta Txandrio (Arabar Errioxa) taldea izan ziren garaile saio bakoitzean.

Giro ederra nagusi Kuadrillarteko lehen asteburuan - Gehiago irakurri

Kuadrillartekoan, lehenengo bost saioak asteburu honetan

Kuadrillartekoan, lehenengo bost saioak asteburu honetan

2018/01/18

Aramaio, Atauri eta Gasteizen jokatuko dira Kuadrillarteko hasierako faseko lehenengo 5 saioak.

Kuadrillartekoan, lehenengo bost saioak asteburu honetan - Gehiago irakurri

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago

2018/01/13

Larunbatean, bat-bateko taldeen ordezkariek eta Arabako Bertsozale Elkarteak Arabako Bertso Kuadrillartekoa aurkeztuko zuten Gasteizen. Txapelketa formatua edukiko du 2018ko edizioak. Guztira 320 parte hartzaile.

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2018/01/19
Ordua
20:30
Herria
Aramaio
Tokia
Zabolako soziedadean