Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Kuadrillartekoan, lehenengo bost saioak asteburu honetan

2018/01/18
Aramaio, Atauri eta Gasteizen jokatuko dira Kuadrillarteko hasierako faseko lehenengo 5 saioak.

Asteburu honetan hasiko Kuadrillarteko txapelketa, lau saio ostiralean eta bat larunbatean. Hauexek:

Ostiralean, Gasteizko Auzolana pilotalekuan A liga: Bapateroak (Gasteiz) VS Txandrio (Arabar Errioxa). Afarimerienda 19:00. Idatzizko modalitatean: Bertxilika Bertso Eskola

Ostiralean, Aramaioko Zabolako soziedadean B liga: Aramaixoko sobrak VS Egurra salgai (Lautada). Afaria Ordua: 20:30. Idatzizko modalitatean: A.T.G.A. (Aramaioko Tropikala Gazte Asanblada)

Ostiralean, Atauriko elkartean D liga: Mendialdeko mitxarroak VS Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio). Afaria  21:00. Idatzizko modalitatean: Mendialdeko gazteak

Ostiralean, Judimendiko Sumendi espazioan. E liga: Sumendi bete poto (Gasteiz) VS Gure azken balaDA (Urkabustaiz). Afaria 21:00. Idatzizko modalitatean: Sumendiko espazioko kideak

Larunbatean, Gasteizko Kakiturri elkartean. B liga: Kakiturri (Gasteiz) VS Errekaleor birizik! Bazkaria 14:00. Idatzizko modalitatean: Brassenszaleak

Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa urtarrilaren 19an abiatuko da eta martxoaren 17an bukatuko da, Gasteizko Landatxo kantxan. 

Kuadrillartekoarekin Arabako bertso mugimendua bultzatu, indarberritu eta ikusarazi nahi da. Parte hartzaile guztien txapelketa izango da hau, lehia baino gehiago, gozamena izango da ardatz. Guztiaren oinarria auzolana da.

Arabako Bertsozale Elkartearen funtzioa koordinazio orokorra eta saretze lana izango da. Antolatzaileak txapelketan parte hartuko duten 14 taldeak dira. Bertsogintzako arlo teknikoan Arabako gai jartzaile taldea, epaile taldea eta Elkarteko lan taldearen laguntza izango dute.

Talde bakoitzak gutxienez 10-13 partaide izango ditu: gai jartzailea, epailea, hiru-sei bertsolari, kronista, argazkilaria, musikariak, sukaldariak.

Kuadrillartekoak hiru fase izango ditu:

  • Lehen fasea: urtarrilaren 19tik otsailaren 4ra arte eta taldeak 4 ligatan banatu dira. 2 ligatan hiru taldekoak dira eta, beste biak, laukoak. Liga bakoitzetik talde bakarra sailkatuko da hurrengo fasera eta 2 sailkapenaren arabera.
  • Finalaurrekoak: otsailaren 17an Araian, otsailaren 24an Amurrion eta martxoaren 3an Araian izango dira. Bakoitzean bi talde ariko dira lanean eta saio bakoitzaren irabazlea sailkatuko da finalera
  • Finala: martxoaren 17an izango da, Gasteizko Landatxo kantxan.

Lehiarik gabe, saio guztietan, beste 17 bertso sorta taldeak arituko dira. Bertsoak aurretik prestatuta, papera eskuan kantatuko dute lehengo faseko saioetan eta finalaurrekoetan.

1.asteburuko 5 saioak