Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Parte-hartzaileak

Bi modalitate daude: Bat-bateko taldeak eta idatzizko taldeak

BAT-BATEKO TALDEAK

 

Taldeak Arabako eskualde edo herri bereko jendez osatu dira.

Hiru bertsolari, gutxienez, egon behar dira taldean. Gai-jartzailearekin, soinu-ekipo eta bideo arduradunekin, argazkilari/kazetariekin eta trikitilari/musikariekin, sukaldariekin... osatuko dute taldea. Guztira 11-14 lagun.

 

Bat-bateko talde batek saio bat antolatuko du bere auzoan, herrian edo eskualdean. Zozketa bidez beste bat jasoko du etxean, eta etxetik kanpo beste saio batean kantatuko du. Antolatzen duen taldeak komunikatu, egindakoa jaso eta hedatu egingo du.

 

Arabako bertso-eskoletan oinarritutako 14 talde, guztira 140 lagun inguru.

 

IDATZIZKOA TALDEAK

 

Lagunartean bertsoak idatzi eta herrian antolatuko den saioan jendearen aurrean edo jendearekin kantatu, kexatu, alaitu, aldarrikatu eta goxatu.

 

Arabako izaera ezberdineko 17 taldek hartuko dute parte, besteak beste: euskara elkarteak, mintzalagun taldeak, lagun koadrilak, gazte asanbladak, euskaltegiak, bertso-eskolak, abesbatzak, gaztetxeak, musikariak…