Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Bat-batekoa modalitatea

BAT-BATEKOA MODALITATEA

NOLA OSATU DIRA TALDE PARTE-HARTZAILEAK?

Hamalau talde osatu dira. Arabako eskualde, herri edo bertso kuadrilla edo bertso eskola bereko jendea dira taldeetako partaide.

Taldeetan, gutxienez hiru bertsolari eta gutxienez sei ditugu. Hauetaz gain, gai-jartzaileak, epaileak, soinu-ekipo eta bideo arduradunak, argazkilari/kazetariak eta musikariek osatuko dute taldea. Guztira 11-14 lagun.

 

TALDEAK, LIGAK, FASEAK

-LIGAK  (urtarrila eta otsaila) Liga bakoitzean hiru edo lau talde arituko dira, eta talde bakoitzak 2 saiotan kantatuko du beste bi taldeen kontra: bat etxean, eta beste etxetik kanpo. Ligako irabazlea finalerdira joango da zuzenean eta beste bi talde sailkapenaren arabera.

A liga: Tribitu (Legutio), Txandrio (Arabar Errioxa), Bapateroak (Gasteiz)

B liga: Errekaleor bizirik!, Aramaixoko sobrak, Egurra saltzen (Zalduondo), Kakiturri (Gasteiz)

D liga: Mendialdeko mitxarroak, Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio), Alfreedo (Aiaraldea)

E liga: Sumendi bete poto (Gasteiz), Ezustean eusten (Lautada), Errexala (Gasteiz), Azken balaDA (Urkabustaiz)

 

-FINALAURREKOAK (otsaila eta martxoa)

Hiru finalaurreko, beraz, sei talde. Liga bakoitzeko irabazleak, eta bi talde sailkapenaren arabera. Talde bakoitzak finalaurreko bakar bat jokatuko du.

 

-FINALA (martxoak 17)

Finalaurreko bakoitza irabazi duten taldeek jokatuko dute finala, 3 taldek, beraz. Puntuazio handiena lortzen duena izango da irabazle.

arabako bertso kuadrillarteko txapelketa 2018 egitura