Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

otsailak 8, Izarra

BERTSO-BAZKARIA

Bat-bateko taldeak: Urkabustaiz eta Sorginetxe – Agurain              

Idatzizko taldea: Urkabustaizko Gazte Asanblada

Antolatzailea: Urkabustaiz

ARGAZKIAK

     

Argazki gehiago ikusteko

BIDEOAK

Idatzizkoa: Urkabustaizko Gazte Asanblada
Bat-batekoa: Sorginetxe taldea pictionary ariketa
Bat-batekoa: Urkabustaiz taldea pictionary ariketa

 

KRONIKA

ENBEITAK ZUEN TXERTATU.

“Bertso hazia gure Araban

Enbeitak zuen txertatu

Hortik aurrera lurralde osoan

Bertsoa dugu gozatu”

Horrela eman zion Lautadako Mikelatsek hasiera bertso saioari. Sorginetxe vs Izarrako bertso eskola. Sorginetxetik Oier Arbina, Josu Campo, Oihane Perea eta Pablo Jausoro hurbildu ziren. Etxekoak Maite Murga, Zigor Enbeita, Aitor Jimenez eta Olatz Bayer.

Aurretik Urkabustaizko Gazte Asanbladakoek bertso jarriak kantatu zituzten. Izan ere, Beheko itturrin orain dela bost urte ibilbidea hasi zuten:

“…baina jarraitzeko behar dugu,

Zuen indar ta onespenak

Herri borrokaz lor daiteke ta

Gure helbururik zailenak…”

“…kolore anitzeko gazteok…

Zuek gonbidatzen zaituztegu

Seigarrena ospatzera”.

Olatz Santocildesek saioa aurkeztu eta Ainara Martinezek (fitxaje berria) gaiak jarri zituen.

Oihane Perea eta Zigor Enbeita titanen arteko borrokaz gozatu genuen. Aspaldiko lagunek elkarri zirikatzen dakitela erakutsi zuten.

Geroago piktionari desafioak bizitasuna eman zion saioari. Ariketa alaia eta arinak bertsolariak askatzeko balio izan zuen.

Ondoren bertsolariek hitza emanda eta lau oina emanda ibili ziren gustura desafioan (norbere buruarekikoa izan zen desafiorik handiena). Koplak ere entzun ziren, ihauteri giroan tuno eta sebillanoen arteko hika mikak! Barrerako parada ere egon zen!

Eta orain, inork entzuten ez duen honetan, sekretutxua kontatuko dizuet: Hazia erein zuenak gustura egin zuen barre eta bere ikasleek kantatzen zutenean, bere maitasunezko begiradak ezin zituen, bekokian ere irakurri ahal zitzaizkion hobetzeko proposamenak izkutatu. Bertsoari emana gure maisua!

Eta pixkanaka saioa aurrera joan zen eta agurren ordua heldu zen Iker eta Jagobarentzat bertsorik goxoenak: “gure hitza da arma bakarra eta gure arma hitza da”.

Holaxe goxo goxo joan zen indabadaz hasitako (hazitako?) bertso saioa. Eta nahiz eta baja asko egon ziren Intxisuren kitarraren soinuez eztiki epeldu zen giroa. Mila esker Intxisu!

Mila esker Agurain! Ederra joan zen eguna!

 

BERTSO IDATZIAK

1

2

3

BERTSO-BAZKARIA, 15€, izena emateko 665700097

Bat-bateko taldeak: Urkabustaiz eta Sorginetxe – Agurain              

Idatzizko taldea: Urkabustaizko Gazte Asanblada

Antolatzailea: Urkabustaiz

2014-02-08 kuadrilla artekoa izarra behekoiturri 

Albisteak

Gasteizen eta Izarran Arabako Kuadrilla artekoaren hurrengo bi saioak

Gasteizen eta Izarran Arabako Kuadrilla artekoaren hurrengo bi saioak

2014/02/05

Bigarren asteburuan bi saio egingo dira, bi taldek antolatuta, sei talde ezberdinek parte hartuko dute idatziz eta bat-batean.

Gasteizen eta Izarran Arabako Kuadrilla artekoaren hurrengo bi saioak - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2014/02/08
Ordua
14:00
Herria
Izarra
Tokia
Behekoiturri elkartea