Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Zergatik lehiarik gabe?

ZERGATIK SAILKAPENIK GABE, AUTOGESTIONATUA, HERRIKOIA ETA TALDEKA?

arabako bertso kuadrilla artekoa 2014 taldak zutabeaHelburu nagusia parte hartzea sustatzea izanda, idatzizko eta bat-bateko talde guztiei parte hartzeko aukera berberak eskainiko dizkio Kuadrilla arteko honek. Ondorioz, taldeak ez dira kanporatuko, ez da sailkapenik egongo, talde mailaketarik ez... Eta azkeneko egunak topaketa izaera izango du; apirilaren 5ean talde guztiek izango dute kantatzeko aukera. Parte hartzeko sistema honek ahalbideratzen du bertso kuadrilla guztien egoerara eta izaerara egokitzea. Arabako taldeen izaeraren aniztasuna eta bertso-saio formatuen aniztasuna errespetatzen ditu.

Parte hartzeko sistema honek autogestiorako atea irekitzen du. Bat-bateko talde bakoitzak erabakiko du zenbat saio antolatu nahi dituen, bi taldeen arteko saioa zein formatutan egin nahi duen, zenbat aldiz kantatu nahi duen Kuadrilla artekoan eta norekin kantatu nahi duen. Taldekideak eta baliabide teknikoak bilatuko ditu, herriari eta eskualdeari bere saioen berri emango dio eta nahi duen neurrian hedapena egingo du. Arabako bertsolaritzaren etorkizuna autogestioan datza.

 

Era berean, bertsotan egitera bultzatzea da helburua, eta ez bakarrik bertsolari osoa izatera iristeko: idatziz edo bat-batean, norberaren maila kontuan hartu gabe, nahi duenak sortu ahal izango du. Bertsotan lagun artean egin, herrian sortutako bertsolariak herriarentzat kantuan. Bertsozaletasuna herritik abiatu nahi dugu, herriko bertsolariak baloratu eta bertsolaritza herrikoia sustatu.

 

Bertsolaritzaren mugimenduak berezko duen izaera kolektiboa indartzeko asmoz bertsolaritzaren eragile ezberdinek (bertsozaleek, bertsolariek, gai-jartzaileek…) taldeka hartuko dute parte. Norbanakoa kolektibo baten parte sentiaraztea, bertso-eskola dela, Arabako bertsolaritza dela... Kolektiboa aurrera ateratzeko borondatezko inplikazioa beharrezkoa da.

 

Arabako Bertso Kuadrilla artekoa 4 oinarri

 

bideo spot