Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

martxoak 15, Gasteiz

BERTSO-BAZKARIA

Bat-bateko taldeak: Bapateroak – Gasteiz eta Mendialdea

Antolatzailea: Bapateroak - Gasteiz

Argazkiak

  

Argazki gehiago ikusteko

Kronika

Bapateroak taldea idatzitakoa

Martxoaren 17an, larunbatean, eguerdiko ordubietan hasi zen Gasteizko Kukubarre elkartean bazkaria. Menu oso goxoa prestatu zuten sukaldariek eta bertsozale nahiz bertsolariek ondo gozatu egin zuten. Ondoren bertso saioa gauzatu zen  Mendialdeko (Mikel Amezkua, Fernando Antia “Txiki”, Ana Hernandez, Itxaso Balza de Vallejo, Eli Plazaola, Lore Beroiz, Irati León, Rakel Conde, Carlos Garcia de Eulate “Naparra”, Julen Zulaika) eta Bapateroen taldeko lau bertsolarien (Maddalen Arrausi, Jon Santxez, Iñaki Tena eta Unai Argote) ahotatik.       

Gai-jartzaileek ere saioa girotu zuten gai dibertigarri eta entretenigarriekin, eta bertsolariek lana izan zuten haien eskakizunak betetzen. Trikitilarien falta izan bazen ere, Unai argote gasteiztarrak albokarekin ezartzen zuen doinua artistek kanta zezaten. Saioa, gitarraren “No woman no cry” doinuaren laguntzaz amaitu zen Iñaki Tena (Bapateroak) eta Julen Zulaikak (Mendialdea) bertsotan eginez eta ikusleen hainbat txisterekin.

Albisteak

Bertsotan egin Kuadrilla artekoan

Bertsotan egin Kuadrilla artekoan

2014/03/18

Bertsotan berriak eta berriak ez direnentzako saioa izan zen Gasteizko Kukubarren.

Bertsotan egin Kuadrilla artekoan - Gehiago irakurri

Kuadrilla artekoa, larunbatean saio bat Gasteizen

Kuadrilla artekoa, larunbatean saio bat Gasteizen

2014/03/13

Azken asteak, azken saioak eta Kuadrilla artekoaren azken eguna Agurainen, apirilak 5.

Kuadrilla artekoa, larunbatean saio bat Gasteizen - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2014/03/15
Ordua
14:00
Herria
Gasteiz
Tokia
Kukubarre elkartea