Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Kuadrilla artekoa, larunbatean saio bat Gasteizen

2014/03/13
Azken asteak, azken saioak eta Kuadrilla artekoaren azken eguna Agurainen, apirilak 5.

Erdia baino gehiago eginda dago, bat-bateko talde guztiek behin, gutxienez, kantatu dute dagoeneko baina badaude talde batzuk bere saioa oraindik antolatu ez dutenak: Gasteizko Bapateroak, Aiaraldeko Ai Zapotxin taldea eta Aramaioko Unibertsolariak. Azkeneko aste hauetan haien txanda izango da.

Aste honetan saio bat dago Gasteizen. Bapateroak taldeak antolatuta Gasteizko Kukubarre elkartean bertso-bazkaria antolatu dute. Mendialdeko bertso-eskola gonbidatu dute eta lagun artekoa saioa proposatu dute.

Gozatu lagun artean!!

Kuadrilla artekoa aurrera doa, bukatuko da baina ez da bukatu. Kuadrilla artekoaren eguna, azken eguna, apirilak 5, Agurainen, egun osoa eta ederra izango da, egun konpletoa. Talde guztien parte hartzearekin gozatzeko modukoa. Agurain okupatuko dugu. Poteoak, bazkaria plazan, Gibelurdinek kontzertua eta Bertso-punk! Gauean lo egiteko aukera aterpean.

arabako bertso kuadrilla artekoa hauek ere badatoz

bideo spot