Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Arabako 8 eskualdeak

Eskualdeak eta bertsolaritza

araba bertso kuadrilla artekoa eskualdeen mapa

Arabar Errioxa eskualdea

Arabako Errioxan bertso-eskola bat dago, Oionen, helduen talde bat.

Hiru bertsolari daude eta urtero 8-10 bertso-saio antolatzen dira.

Lau ikastetxetan lantzen da bertsolaritza: Oionen, Bastidan, Lantziegon eta Lapueblan. Guztira, 10-12 urteko 120 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik.

2014ko Arabako Kuadrilla arteko honetan bat-bateko talde batek eta idatzizko beste batek hartuko dute parte. Saio bat antolatuko du Txandrio Bertso-Eskolak.

Mendialdea eskualdea

Arabako Mendialdean bertso-eskola bat dago, Kanpezun. Bi talde daude: heldu eta gazteen talde bat, eta 10-12 urteko gaztetxoen talde bat.

Plazatan kantatzen duen bertsolari bat dago eta urtero 4-5 bertso-saio antolatzen dira eskualdean.

Hiru ikastetxetan lantzen da bertsolaritza: Maeztu eta Kanpezuko eskolan eta institutuan. Guztira, 10-12 urteko 84 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan,  jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik.

2014ko Arabako Kuadrilla arteko honetan bat-bateko eta idatzizko talde banak hartuko dute parte . Saio bat antolatuko du bat-bateko taldeak. 

Añana eskualdea

Añanan bertsozaletasuna gorantza doa euskararen ezagutza eta erabileraren eskutik. Gobea,

Langraitz eta  Erribera Goitiako ikastetxeetan lantzen da bertsolaritza, guztira, 10-12 urteko 76 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan,  jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkartearen irakasle baten eskutik.

Urtero 2-3 bertso-saio inguru antolatzen dira.

2014ko Arabako Kuadrilla arteko honetan idatzizko talde batek hartu du parte.

Lautada eskualdea

Lautadan 3 bertso-eskola daude: Agurainen, Zalduondon eta Araian. Adin guztietako 45 lagun 7 taldetan banatuta.

Plazatan kantatzen duten  7 bertsolari daude eta urtero 25 bertso-saio inguru antolatzen dira.

Agurain, Araia, eta Dulantziko  4 ikastetxetan lantzen da bertsolaritza, guztira, 10-12 urteko 245 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan,  jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik.

2014ko Arabako Kuadrilla arteko honetan bat-bateko 2 taldek eta idatzizko 5 taldek hartuko dute parte. Lau saio antolatuko dituzte Lautadako Bertso-Eskolek.

Gorbeia eskualdea

Gorbeialdean 4 bertso-eskola daude: Legution, Aramaion, Izarran eta Murgian. Adin guztietako 46 lagun 8 taldetan banatuta.

Plazatan kantatzen duten  10 bertsolari daude eta urtero 40 bertso-saio inguru antolatzen dira.

Aramaio, Legutio, Murgia, Izarra eta Zigoitiko ikastetxeetan lantzen da bertsolaritza, guztira, 10-12 urtetako 162 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan,  jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik.

2014ko Arabako Kuadrilla arteko honetan bat-bateko 4 taldek eta idatzizko 2 taldek parte hartuko dute. Sei saio antolatuko dituzte.

Trebiñu eskualdea

Trebiñun Gutxisolo Euskara Elkarteari eta Euskara Zerbitzuari esker abiatu da bertsolaritza.

Urtero 2-3 bertso-saio antolatzen dira.

2014ko Arabako Kuadrilla arteko honetan idatzizko talde batek hartuko du parte.

Gasteiz eskualdea

Gasteizen 6 bertso-gune daude. Adin guztietako 99 lagun 9 taldetan banatuta.

Plazatan kantatzen duten  17 bertsolari daude eta urtero 60 bertso-saio inguru antolatzen dira.

9 ikastetxetan lantzen da bertsolaritza, guztira, 10-12 urteko 871 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan,  jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik.
Gasteizko 4 euskaltegietan ere lantzen da bertsolaritza,  ikastorduetan irakasle baten eskutik.

2014ko Arabako Kuadrilla arteko honetan bat-bateko 5 taldek eta idatzizko 5 taldek hartuko dute parte. Bost saio antolatuko dira.

Aiaraldea eskualdea

Arabako Aiaraldean 2 bertso-eskola daude, Amurrion eta Laudion. 21 partaide 4 taldetan banatuta.

Bost bertsolari daude eta urtero 22 bertso-saio inguru antolatzen dira.

Hamahiru ikastetxetan lantzen da bertsolaritza. Guztira, 10-12 urteko 625 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik.

2014ko Arabako Kuadrilla arteko honetan bat-bateko bi taldek eta idatzizko batek parte hartuko dute. Bi saio antolatu dituzte. 

bideo spot