Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

otsailak 21, Agurain

BERTSO-POTEOA

Bat-bateko taldeak: Sorginetxe – Agurain, Bertxotxoak-Gasteiz eta Zeledonen seme-alabak-Zalduondo

Idatzizko taldeak: Txor eta Tan - Lautada

Antolatzailea: Sorginetxe - Agurain

Argazkiak

 

Argazki gehiago ikusteko

Kronika

Aguraingo Sorginetxe taldeak egindako kronika

Agurain, Otsailaren 21ean, hotza egiten zuen beste ostiral arratsalde bat hautatu genuen Kuadrilla arteakoA-ren saioa egiteko.

Zalduondoko Zeledonen seme-alabak eta Gasteizko Bertxotxoak taldeekin batera San Juan plazatik abiatu ginen kale nagusitik gora. Talde polita sortuta tabernaz taberna girotu genuen Aguraingo alde zaharra bertsolari mordoarekin koplaka, 8ko txiki, 8ko nagusi, puntuka... ariketekin hasita.

Herriko tabernan Irlandako doinuekin saio musikatu batekin amaitzeko. Jendea pozik ta bertsolari/zaleok ere!!

Albisteak

Bertso-poteoak eta bazkariak asteburu honen Arabako Kuadrilla artekoan

Bertso-poteoak eta bazkariak asteburu honen Arabako Kuadrilla artekoan

2014/02/20

Arabako Kuadrilla artekoaren laugarren asteburua dator. Lau saio: Agurainen eta Legution poteoak eta Gasteizen bazkari bat eta afari bat antolatu dira. Aurtengo Kuadrilla artekoaren parte hartzeko sistema honek ahalbideratzen du bertso kuadrilla guztien egoerara eta izaerara egokitzea. Arabako taldeen izaeraren aniztasuna eta bertso-saio formatuen aniztasuna errespetatzen ditu. Talde antolatzaileak gonbidatuko duen taldearekin batera adosten dute saioaren formatua.

Bertso-poteoak eta bazkariak asteburu honen Arabako Kuadrilla artekoan - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2014/02/21
Ordua
20:30
Herria
Agurain
Tokia
San Juan plazatik hasita