Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Bertso-poteoak eta bazkariak asteburu honen Arabako Kuadrilla artekoan

2014/02/20
Arabako Kuadrilla artekoaren laugarren asteburua dator. Lau saio: Agurainen eta Legution poteoak eta Gasteizen bazkari bat eta afari bat antolatu dira. Aurtengo Kuadrilla artekoaren parte hartzeko sistema honek ahalbideratzen du bertso kuadrilla guztien egoerara eta izaerara egokitzea. Arabako taldeen izaeraren aniztasuna eta bertso-saio formatuen aniztasuna errespetatzen ditu. Talde antolatzaileak gonbidatuko duen taldearekin batera adosten dute saioaren formatua.

Arabako Kuadrilla artekoaren laugarren asteburua dator. Lau saio: Agurainen eta Legution poteoak eta Gasteizen bazkari bat eta afari bat antolatu dira.

Aurtengo Kuadrilla artekoaren parte hartzeko sistema honek ahalbideratzen du bertso kuadrilla guztien egoerara eta izaerara egokitzea. Arabako taldeen izaeraren aniztasuna eta bertso-saio formatuen aniztasuna errespetatzen ditu. Talde antolatzaileak gonbidatuko duen taldearekin batera adosten dute saioaren formatua.

Hona hemen lau saioak:

2014-02-21, ostirala, Agurain

Bertso-poteoa. Bat-bateko taldeak: Sorginetxe-Agurain, Bertsotxoak-Gasteiz eta Zeledonen seme-alabak-Zalduondo. Idatzizko taldeak: Txor eta Tan-Lautada 20:30 Lekua: San Juan plazatik hasita Antolatzailea: Sorginetxe taldea Kartela

 

2014-02-22, larunbata, Legutio

Bertso-poteoa. Bat-bateko taldeak: Bostibaieta-Legutio eta Urkabustaiz Ordua: 19:00 Lekua: Herriko plazatik abiatuta  Antolatzailea: Bostibaieta bertsotan Kartela

 

2014-02-22, larunbataGasteiz

Bertso-bazkaria. Ordua: 14:30 Bat-bateko taldeak: Aizkorak Zorroztu-Gasteiz eta Txandrio-Arabako Erriotxa. Idatziko taldeak: OhShibaro Bertso Team eta Añanan Euskara Mingainean Elkartea O Lekua: Aizkora taberna Antolatzailea: Aizkorak Zorroztu Kartela

 

2014-02-22, larunbataGasteiz

Bertso-afaria (Izena emateko ikusi kartela). Ordua: 20:30 Bat-bateko taldeak: Zabala eta estuak-Gasteiz eta Amurrio. Idatziko taldea: Udarregitarral C.P.(CorPoration) Ordua: 20:30 Lekua: Kinkiena elkartea Antolatzailea: Zabala eta estuak Kartela

bideo spot