Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

otsailak 15, Oion

BERTSO-BAZKARIA

Bat-bateko taldeak: Txandrio - Arabako Errioxa eta Zeledonen seme-alabak – Zalduondo

Idatzizko taldea: Oiana Triki Band Sound

Antolatzailea: Txandrio - Arabako Errioxa

Argazkiak

    

Argazki gehiago ikusteko

Bideoak

Bat-bateko hasierako agurrak
Bat-bateko Arabar Errioxako koplak

Kronika

 Arabar Errioxako Txandrio Bertso-eskolak egindako kronika

Hiru mosketeroak, zazpi ipotxak eta Hamelingo trikitilariak gustura eta libre kantatu zutenekoa

Oiongo saioak askorako eman zuen. Zalduondotarrak etorri ziren bisitan eta txandriotarrok harrera ezin hobea egin genien. Arabako Errioxako altxorrak erakutsiz hasi genuen eguna: Olioa eta ardoa. Trujalera egindako bisitan olioa nola ekoiztu eta baita dastatzeko aukera izan genuen eta ondoren upategira bisita ederra, bertoko ardoarekin gozatuz. Plazan triki-poteo txikia egiteko aukera izan genuen, halere, goizean zehar bolo-bolo zebilen berri txarra zela eta lasai ibili ginen: Arroio I pilotari oiondarraren bat-bateko heriotza kolpe latza izan zen Oiongo herriarentzat.

14:30tan Azkenak elkartean zen hitzordua. Bertan berrogei bat lagun mahai bueltan Oiana triki band en doinuekin gozatzen hasi zen bertso-festa. Idatzizkoari dagokionez, “Ran Roberran” doinuan gazteok boteioiarekin dituzten komeriak kantatu zituzten: “Boteioia popopopopo!!”

Alaznek jarri zituen lanean bertsolariak. Hasierako agurren ostean, Txandrio hirukotea eta zalduondoko zazpikotea ederto ibili ziren ofizioetan: watxapa, hipotekak, San Valentin eguna... hainbat kolpe eta bertsoekin gozatzeko parada izan zuen bertsozaleak.

Ofizioen ostean, puntu-erantzunak eta bukaera emanda ere ale politak entzun ziren bazkalosteko giroan. Hitza emanda, aipatzekoa da Irati Ruiz de Pinedok olioari botatako bertso ederra.

Bukatzeko “egun da Santimamiña” doinuan taldeka egindako kopla saioan txandriotar hirukotea Vatikanora bidean autoa matxuratutako hiru moja izanik, aukera eman zuen bertsozaleari irriren bat edo beste lapurtzeko. Bukaerako agurra kolektiboa izan zen: “Txanketeren” doinuan bertsolari bakoitzak kopla bina kantatu eta bertan egunak emandako zoriona eta esker ona izan zen hizpide, ahaztu gabe, Jagoba eta Iker plazetan libre nahi ditugula aldarrikatuz...

Hauxe izan zen egunak eman zuena, txandriotarrak Zalduondorako bisita hitzartuta amaiera ezinhobea izan zuen ipuin klasikoa izan zen. Hiru mosketeroak, zazpi ipotxak eta Hamelingo trikitalariak gustura lo egiteko beta izan zuten eta bertsozalea irri egiteko aukera izan zueneko bertso-ipuin-saioa, etxe giroan, sutondoan amamak kontatzen zizkigun ipuin horien antzera.

Eta hau hala bazan ala ez bazan...

Bertso idatziak

OIANA triki band
Doinua: Ranrroberran

1

Tabernetan poteak

jada jo du goia

eta sarri botatzen

dute garrafoia

parrandarako dugu

gogo ta sasoia

gure aukera bakarra

dugu boteioia

BOTEIOIA POPOPOPOPOPOPO(bis)

 

2

Sufrikarioa ez da

inondikan motza

aguanta behar dugu

sekulako hotza

eta azkenaldian

hau dugu hau lotsa

ordaindu behar dugu

plastikozko poltsa

BOTEIOIA...

3

Kimikarien gisa

bilatuz formula

kalimotxoarena

argi daukagula

denak ez du balio

zinez dakigula

ginebra ta martini

ez nahastu sekula

BOTEIOIA...

 

 

4

Ertzainen patruilari

behar adi egon

auzoko atsoari

ez egin jaramon

kalimotxo hoberik

ez da egiten inon

ardoa beti etxetik

inoiz ez DON SIMON

BOTEIOIA...

Albisteak

Lagun kuadrillak bertsotan Arabako Kuadrilla artekoan

Lagun kuadrillak bertsotan Arabako Kuadrilla artekoan

2014/02/17

Atauri, Oion, Saratxo, Aramaio eta Ozaetan Arabako Bertso-kuadrilla artekoa.

Lagun kuadrillak bertsotan Arabako Kuadrilla artekoan - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2014/02/15
Ordua
14:30
Herria
Oion
Tokia
Azkenak elkartea