Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Aldarrikatu

Bertsogintzaren funtzioetariko bat: aldarrikapena

Bertsogintza komunikatzeko ekintza bat da, entretenimendurako egokia. Baina, bertsolari edo gai-jartzaileen eskuetan, ideologia ezberdinak komunikatzeko ere balio du; bertsolari eta gai-jartzaile bezain beste ideologia egon daiteke. 1960.urtetik aurrera bertsolaritza errepresio sozialaren aurkako aldarrikapen bide bihurtu zen.  Gaur, bertsolariek eta gai-jartzaileek erantzukizun honi erantzun behar diote, 2006ko bertsolaritzaren inguruko ikerketa soziologikoan bertsozaleek horrela adierazi zuten eta.

Arabako Bertso Kuadrilla arteko honetan izaera ezberdineko 19 taldek hartuko dute parte, besteak beste: euskara elkarteak, mintzalagun taldeak, lagun kuadrillak, gazte asanbladak, euskaltegiak, bertso-eskolak, abesbatzak, gaztetxeak, musikariak… Hauek hain kezkak, ilusioak, arazoak eta kexak bertso idatzietan adieraziko dituzte. 

bideo spot