Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

otsailak 15, Saratxo

BERTSO-BAZKARIA

Bat-bateko taldeak: Amurrio eta Bostibaieta – Legutio

Antolatzailea: Amurrio

 

Argazkiak

 

Argazki gehiago ikusteko

Bideoak

Bat-bateko hasierako agurrak

Kronika

Amurrioko taldeak egindako kronika.

Arabako kuadrilla artekoak hirugarren asteburua izan du  pasa berri duguna.Ostiralean Gasteizen bildu ziren bertsozaleak eta larunbatean berriz  ,   Saratxon  ,   Izarran, Ataurin eta Aramaion  egon ziren bertso saioak, Araba bertsoz betez.

  Saratxoko elkartean bazkalordurako zuten hitzordua Amurrio eta Legutioko Bostibaieta taldekoek.

  Indaba janaren ostean eman zitzaion hasiera saioari.Guztira sei bertsolarik, talde bakoitzeko 3, aurkeztu zuten  burua bertsozaleen aurrean.

   8ko handiko ofizioekin ekin zioten saioari, ale politak utziz.

Gai serioak alde batera utzita, umoreak hartu zuen Saratxoko elkartea.

 Zortziko txikiko ofizioetan fin aritu ziren bertsolariak, bertsozaleen gozamenerako.

  Behin ofizioekin bukatuta, bakarkako lanak etorri ziren, lau oinak, puntu erantzunak, hitzak,…Bakarkako lanek ere ale politak utzi zituzten.

Azken hauen ostean, Koplatan aritzea egokitu zitzaien bertsolariei.

Egin beharreko lanak amaituta, han bildutakoek, bertso gosez , librean jarraitu zuten bertsotan, Sekula bertsotan egin gabeko bertsozale batzuk ere, kantari aritu ziren, beste askoren harridurarako.                                                                            

Albisteak

Lagun kuadrillak bertsotan Arabako Kuadrilla artekoan

Lagun kuadrillak bertsotan Arabako Kuadrilla artekoan

2014/02/17

Atauri, Oion, Saratxo, Aramaio eta Ozaetan Arabako Bertso-kuadrilla artekoa.

Lagun kuadrillak bertsotan Arabako Kuadrilla artekoan - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2014/02/15
Ordua
14:00
Herria
Saratxo
Tokia
Saratxoko elkartean