Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

otsailak 2, Gasteiz

BERTSO-MERENDUA

Bat-bateko taldeak: Errexala – Gasteiz eta Urkabustaiz

Idatzizko taldeak: Bertsoaren saltsan - Gasteiz eta Trebiñuko Gutxisolo Euskara Elkartea

Antolatzailea: Errexala - Gasteiz

Argazkiak

 

   

 

 

 

 

 

 

 

Argazki gehiago ikusteko

Bideoak

bat-bateko Urkabustaiz eta Errexala hasierako agurrak   
Bertso sorta Bertsoaren Saltsan   
bertso sorta Gutxisolo elkartea    

Kronika

31 bertsolari eta bertsozale elkartu ginen besoak zabalik hartu gintuen Errexala Elkartean. Anderrek eta Mirari triki eta panderoarekin alaitu zuten giroa jendea iritsi bitartean. 19:10etan dena prest merendua eta bertso saioa hasteko. Mahiak itxura ederra zuen, ez zen ezer falta, ez jatekorik ezta bertsoekin gozatzeko jenderik ere. 

Bertsolari hauek hartu dute parte bat-bateko eta idatzizko jardunetan:
Errexalakoak: Felipe Zelaieta, Ainara Baltzategi, Beñat Garaio, Mikel Juaniz, Agurtzane Zubikarai eta Kristina Arteaga.
Urkabuztaizkoak: Zigor Enbeita, Maite Murga, Asier Zubizarreta eta Aitor Jimenez.

Trebiñuko Gutxisolo Elkartea: Loli Pinedo, Aintzane Portilla, Andoni Portilla, PilutxiAnsotegi, Mikel Arribas, Elena Ortiz de Urbina, Mireia Martinez, Nerea Zubillaga eta Alfredo Mendoza.

19:45etan hasi zen bertso saioa idatzizko zatiarekin. Errexalakoek eta beraiekin zetorren “Mariano elputoamo” ezizena omen duen tipo bizardunak abortoaren legeaz, erlijioa derrigorrez ikasi beharraz eta kode penal berriaz aritu ziren. Trebiñukoek berriz, bertako pertsonai famatua eta mitologiako beste batzuekin osatu zuten erretaula bertako euskaldunen egoera azaltzeko; han agertu ziren Adreilua, Tarttalo, Argitxo, Fantasma gaiztoak eta inauterietako bukaerako sardina ere, nahiz eta beraiek erretzea baino kontserban nahiago zuten.

Marta Ugartegaijartzaileak aurkeztu zituen bat-batekoan aritu behar ziren bertsolariak eta hasierako agurrekin hasi ziren. Agurrak saio ona egiteko asmo onez beteta joan ziren, Maite Murgak bota zuen moduan: “Bertso politak ateratzeko ez dugu behar txapela”.

Agurrak eta gero Martak emandako gaiei erantzun zieten, bakoitzak aukeratutako atalean. Felipe Zelaietari “Elurra” hitza egokitu zitzaion eta kezkatuta agertu zen ea Urkabuztaizkoek arazoak izango zituzten herrira itzultzeko “zalantza daukat Izarrakoek eskiatzen badakiten”.

Urduritasunak urduritasun, bertso polit batzuk entzun genituen eta, garrantzitsua dena, elkarrekin bertso-merenduan gustura pasa genuen arratsaldea elkarrekin.

Eta hau hala ez bazan…

Bertso-idatziak

 

Gutxisolo Euskara Elkartea - TrebiñuBertsoaren Saltsan - Gasteiz                
Denoi arratsaldeon, arabarroi iepa!
Trebiñotik Gasteiza eman dugu buelta
Bertso kantari gatoz mozorroz beteta
Inauteriak laster datozkigu eta!

Adreilukin hasten da gure parodia
Gure kontra egin baita hainbat fetxoria
Gukin ere idatzi da liburu lodia
Inoiz ere bukatzen ez den istoria

Gure eskolakoa nahi genuke konta
Nola estutzen duten euskararen soka
Bertako jaun ta nagusi Mr Been dago ta
Baztertu dute euskara herriaren kontra

Han gertatzen direnak ondo ikusita
Euskara baztertuta horren itsusi ta
Gauez egingo dugu bertara bisita
Euskalzale guztiok Argitxoz jantzita

Otxaten kanpotarrek ein dituzten lanak!
Gure hizkuntzaren aurka jarri dira danak
Tartaloz joango gara gizon eta damak
Ta uxatuko ditugu bertako fantasmak

Nahiz eta hemen gauden zuekin primeran
Azkenerako gatoz sardina tankeran
Normala nola gauden saio akaberan
Baina erre gabe segi nahi dugu kontserban

"Kaixo Vitoria, zuen omenez

hementxe dago Mariano,

Euskal Herrian martxan jartzeko

badauzkat nik zenbait asmo,

zuen bizitzak baldintzatzea,

niretzat a ze orgasmo!

nahiz ta batzuek igual pentsatu

"ez dago burutik sano"

Madrilen niri deitzen didate

Mariano "el puto amo""

               

Ez dakit nola abortoarenak

Sortu duen ika-mika

Kristauak gara ta Jainkoarren

Ezin da hainbeste fornika

Ta gero urtero ehundaka haur

Erailak ta ez da polita

Nahiz ETArena okerragoa izan

Nago pentsatzen hasita

Abortatzen dun emakumeantzat

Lege antiterrorista         

 

Eskerrik asko Rajoi aitatxo

Ja ez ditugu bi urte

Erditzearen erabakia

Beraz zurea liteke

Izango ditugu bizitza honetan

Haurrak zuk nahi bezainbeste

Zure etxera eraman eta

Gu garenez hain desastre

Zuk zaindu behar dituzun haurrek

Asko maiteko zaituzte

 

Galiziera, katalanera

eta nola ez euskera

dialektoak dira ta hiztunak

separatistak gainera

askoz hobea da ikastea

godo erregeen zerrenda

ta Espainiako historian zehar

monarkiaren papera

ta sartu behar dugu berriro

erlijioa klasera 

 

Zure aurrean reberentzia

ta kentzen dugu kapela

ezin hobea dugu berria

jendea ibili arren goibela

besoa altxatuta 'Cara al Sol'ekin

hobe ikusten da arbela

eta hizkuntza bakarra dago

inperio zaharrean bezela

berriro esango dute hobeto

Francokin bizitzen zela

 

"Espainiako herritar denek

behar dute segurtasuna,

ta horregatik desegin ditut

Segi eta Batasuna,

dena da ETA, ETA da dena,

giroan daiteke suma,

ta dakidanez baduzuela

elkartzeko gaitasuna,

elkartuz gero, hiru gehienez,

ta nahi dut ixiltasuna"

 

 

Egun batean manifa eta

Hurrengo baten oihuka

Zuzentzen dudan gobernuari

atera nahiean punta

honek ezin du hola jarraitu

akabo beraz disputa

lege gogor bat ere egin dut

naukana maiteminduta

Zeren jendea dago hobetuen

bere etxean sartuta      

 

 

 

"Zuen legeei esker pairatu

ditugu hainbat pasarte,

ta debekatu nahiko zenuke

manifa ta giza-kate,

gartzeleratu ere bai zeinbat

herritar eta alkate,

entzun Mariano, nahi zintuzkegu,

gure herritik aparte,

ta oihukatu egingo dugu

zintzurrak lehertu arte".

 

 

Egia esan hemendik bada

horrenbeste potrozorri

zuri erantzunez ari direnak

haserre zain denak gorri

Ta ezer txarrik ez diogunez

hemen desio inorri

Gure ohoreak zuri luzatzen

Dizkizugu jaun txit horri

Baina mesedez gure artera

ez zaitez gehio etorri

Albisteak

Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren lehenengo bi saioak lagun-arteko giro onean

Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren lehenengo bi saioak lagun-arteko giro onean

2014/02/03

Legution eta Gasteizko Errexala elkartean egin dira lehenengo bi saioak. Legutioko taldeak eta Errexala taldeak antolatuta, idatzizko 5 talde eta bat-bateko 4 talde kantuan.

Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren lehenengo bi saioak lagun-arteko giro onean - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2014/02/01
Ordua
19:00
Herria
Gasteiz
Tokia
Errexala elkartea