Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Legution eta Gasteizen larunbat honetan Arabako Kuadrilla artekoAren lehenengo saioak

2014/01/30
Larunbat honetan hasiko da Arabako Bertso-kuadrilla artekoA

Arabako bertso Kuadrilla artekoa larunbat honetan jarriko da martxan. 2014an lehiarik gabe, autogestionatua, herrikoia eta taldekako bertso-mobida izango da. Otsailaren 1etik apirilaren 5era egingo da, bat-batean eta idatzizko formatuan. Hasiera, Gasteizen eta Legution emango zaio. 

Legution lau talde arituko dira: bat-batean Bostibaieta-Legutio eta Bapateroak-Gasteiz eta idatzizkoan Legutioko bertso-eskola eta Murgiako bertso-eskola arituko dira. Ekitaldia bazkari-bueltan izango da, Albertia elkartea. (Bazkari txartela10 €, izena emateko 638 989 851)

Gauean, Gasteizen beste lau talde arituko dira: bat-batean Errexala-Gasteiz etaUrkabustaiz izango dira, eta idatzikoan Bertsoaren saltsan-Gasteiz eta Trebiñuko Gutxisolo Euskara Elkartea. Ekitaldia arratsaldeko 19:00 da, Errexala elkartea. (Bertso-merendua 5 €, izena emateko 610377353).

2014 02 01 kuadrilla artekoa legutio2014-02-01 kuadrilla artekoa gasteiz errexala

bideo spot