Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Gasteizen eta Izarran Arabako Kuadrilla artekoaren hurrengo bi saioak

2014/02/05
Bigarren asteburuan bi saio egingo dira, bi taldek antolatuta, sei talde ezberdinek parte hartuko dute idatziz eta bat-batean.

Arabako Bertso-kuadrilla artekoaren bigarren asteburuan bi saio egingo dira, bi taldek antolatuta, sei talde ezberdinek parte hartuko dute idatziz eta bat-batean.

Gasteizko Landatxo elkartean, ostiralean, otsailaren 7an, 20:30an merendua eta ondoren idatzizko modalitatean Gasteizko Lehiotik at! taldea arituko da. Bat-bateko taldeak Bertxotxoak-Gasteiz eta Unibertsolariak-Aramaio taldeak kantuan arituko dira. Merenduan izena emateko 692711877, 5 euro.

Larunbatean, Izarran, Urkabustaizko Bertso-eskolak, Behekoiturri elkartean, 14:00etan antolatutako bazkarian Urkabustaizko Gazte Asanbladak kantatuko du idatzizko sorta bat eta ondoren Urkabustaiz eta Aguraingo Sorginetxe taldeak arituko dira bat-batean. Bazkarian (15€) izena emateko 665700097.

 

2014-02-07 kuadrilla artekoa gasteiz landatxo2014-02-08 kuadrilla artekoa izarra behekoiturri

bideo spot