Mintzola

Mintzola Ahozko Lantegia 2008an sortu zen. Bere sorreran jarritako oinarri nagusia ahozko tradiziotik ahozkotasunean eragitea da. Funtsean, Mintzola Bertsolaritzaren Ikertegia, Ahozko Kultur Sorkuntzan ari diren genero bizien Elkargunea eta munduko kantu inprobisatuen arteko zubiak eraikitzen kulturartean diharduen ahozko lantegia da.

Mintzola Ahozko Lantegia 2008an sortu zen. Bertsolaritzatik abiatuta, ahozko tradizioaren gaineko hausnarketa eta ahozkotasunari loturiko diziplinen arteko elkarreragina bultzatzea du helburu, gizartearen premia berriekin uztartuz eta, era berean, euren izaera indartuz. Horretarako, bertsolaritzaren ikerketan sakontzen eta, horietan landutako hausnarketak gogoan, euskaraz diharduten beste ahozko kultur sorkuntzetara eta nazioarteko beste kantu inprobisatuetara zubiak eraikitzen dihardu Mintzolak, beste erakundeekin elkarlanean.

Hala, bere egitekoa hiru ildotan banatzen da:

  • Bertsolaritzaren Ikertegia
  • Ahozko Elkargunea
  • Kulturartea

Xenpelar Dokumentazio Zentroak asebetetzen ditu Ahozko Lantegiaren hiru ildo hauetako dokumentazio beharrak.

Mintzolaren Patronatua

2008an sortua, Mintzola Fundazioaren gobernu, administrazio eta ordezkaritza organo gorena da Patronatua, eta bere esku daude Fundazioaren helburuari begirako zuzendaritza zein kudeaketa. Une honetan bost erakundetako patronuek osatzen dute Fundazioa. Honelaxe antolatzen da Mintzola Fundazioaren Patronatua: