Gipuzkoa

Erabakita geratu da Gipuzkoako Eskolarteko finala

2017/03/20
Pasa den ostiralean jokatu zen azken kanporaketa Orion, eta Andoni Mujika izan zen nagusi.

Orioko Aldapa Elkartean jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko bosgarren eta azken kanporaketa. Gontzal Belategi, Ane Peñagarikano, Julene Iturbe, Gartxot Ramirez, Peio Etxabe, Igauri Lopetegi, Ekain Lopez eta Andoni Mujika aritu ziren kantuan Irati Agirreazaldegi gai jartzailearen gidaritzapean. Andoni Mujika izan zen saioko irabazlea, beraz, finalera zuzenean sailkatua. Ondorioz, erabakita geratu zen Azpeitiko finalean kantatuko duen zortzikotea:

- Urko Arregi

-Libe Goenaga

-Oihana Arana

-Jokin Irastorza

-Andoni Mujika

-Ane Beloki

-Iker Ormazabal

-Itziar Mendia

Finala apirilaren 2an izango da Gipuzkoako Bertso Eskolen egunaren baitan Azpeitiko Soreasu antzokian, goizeko 11:00etan. Idatzizko txapelketako sari banaketa ere bertan egingo da.

Agenda

2017-06-26 Zumaia Hitzaldia

"Berriak jaio ginen" Jon Maiaren liburuaren inguruan solasaldia

2017-06-27 Hernani Jaialdia

Jaiak. Bertso saioa

2017-06-27 Zarautz Jaialdia

San Pelaio. Bertso saioa

2017-06-28 Asteasu Jaialdia

Jaiak. Bertso saioa

2017-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia

Jaiak. Bertso saioa

Agenda osoa

BDB gaur

1988-06-26 Hernani

Iñaki Murua

Lapur maltzurrak miatu nairik
gure baserri barrena,
zakurra zuten oztopo eta
hura jo dute aurrena,
asko ez diot eskertzen baina
hark eman du zeukan dena,
zein egia den zakurra dela
gizonen lagun onena.

O(r)ain hil zorian aurkitzen data
nere ahalegin hutsala,
zeinen babesak zaindu behar dit
baserriaren itzala,
al baldin bada, albaiteroak
azkar osatu zaitzala,
zakur maitea, maite bait zaitut
neure anai bat bezala.

Bertso polit bat kantatuko det A / Saibururena / Gorroto gabe bizi gaitezen

Doinu soila dator Manuel Lekuonaren liburuan. Guk bertsoren batekin jantzi behar eta, Txirritaren ale bikain hau egokitu genion Bertsotan liburuan argitara ahal izateko. Basarri, Xalbador, Lopategi, Ezponda, Agirre, Intxaurraga, eta abarren saioak ditut nire zintetan. Xabier Letek bere Bertso Antologia EITB 2000 urteko emanaldietan.