Orioko edo Muxikako bertso-udalekuetara joan nahi?

2015/05/25
Bertso-udalekuek piztu duten interesa dela eta, lagun gehiagok parte har dezaten ahalegina egin dugu; interesa duenak eman dezala izena ekainaren 4a baino lehen.

Izen-emateak izan duen arrakasta ikusita, bigarren aukera bat eskainiko diegu Bertso-udalekuetan parte hartu nahi duten gazteei: Orioko eta Muxikako udalekuetara batu ahal izango dira.

Interesa duena azkar ibili dadila: ekainaren 4ra arte dago izena emateko aukera. Orioko txanda 12-14 urtekoei zuzenduta dago eta uztailaren 3tik 12ra izango da egonaldia. Muxikan 9-11 urteko haurrak elkartuko dira abuztuaren 2tik 9ra. Bertso-udalekuetan herrialde ezberdinetako haurrak elkartu eta bertsolariak ezagutzeko aukera izango dute.

Informazioa eta izen ematea, lotura honetan eta 943 694 129 zenbakian.

Iazko bertso-udalekuetan, Zuhatzan