Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Kuadrilla artekoaren jaia: gozamen kolektiboa Agurainen

2014/04/07
Agurainen bukatu da 2014 Arabako Bertso-kuadrilla artekoa.

Jaia da herri baten isla. Egun horretan adierazten du nolakoa den herri hori.

Apirilaren 5ean, Agurainen, Arabako bertsogintzaren jaia izan zen; 2014ko Arabako Bertso-kuadrillaren jaia. Eta horrelakoa da Arabako bertsogintza: bertsoak, triki, farre, jana eta edana, “herria bertsotan” dioen pankarta, alboka eta gaita, oihua eta musu, bertsoak bat-batean eta idatzian txosna ondoan, alkohola eta punka.

Goizetik Lautadako bertso-eskolakoek prestatu zuten plaza eta herria. Eszenatokia, txosna, pankartak, mahaiak eta aulkiak .

arabako bertso kuadrilla artekoa agurain 1

Hamaikak aldera hurbiltzen hasi ziren Kuadrilla arteko honetan parte hartu duten talde ezberdinen lagunak. Lau poteo ezberdin antolatu ondoren taberna ezberdinetatik abiatu ziren. Triki, alboka eta gaiten laguntzaz bertsotan aritu ziren tabernaz taberna. 

arabako bertso kuadrilla artekoa agurain 2

Poteo guztiek plazan bukatu zuten, eta bertan, papera eskuetan kantatu ziren Ekaitz Samaniegok idatzitako bertso-sorta.

arabako bertso kuadrilla artekoa agurain 3

Hurbildutako guztiek bazkari herrikoia gozatzeko aukera izan zuten.

arabako bertso kuadrilla artekoa agurain 9

Eta bazkariaren ondoren betiko kantak eta dantzak ez ziren falta.

arabako bertso kuadrilla artekoa agurain

Puntuka aritu ziren nahi zuten guztiek.

arabako bertso kuadrilla artekoa agurain 5

Gibelurdinek taldearen kontzertua gozatzeko, dantzatzeko eta entzuteko modukoa izan zen: “Herrian sortuak/hizkuntza oinarria/atlantiar musika/da gure zutarria”.

arabako bertso kuadrilla artekoa agurain 7

Ilunabarrean bertso-punk kontzertua distortsioa ipini zion egunari eta ZUTIK! oihukatzen eta errimatzen bukatu zen eguna.

arabako bertso kuadrilla artekoa agurain 8

Hamar aste hauetan zehar bat-bateko 15 taldek 18 saio antolatu dituzte. Bertan ere idatzizko 18 taldek kantatu dute bertso-sortak. Lehiarik gabe, autogestionatua, taldeka eta herrikoia izan da aurtengo Arabako Bertso-kuadrilla artekoa.

Argazki montajea

Hemen aukituko dituzu apirilaren 5eko argazki gehiago

bideo spot