Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Kuadrilla artekoa, hippy giroan

2014/03/10
Loreak, udaberria, lagun artean...

Loreak polinizatzen, eguzki izpiak berotzen, mahuka motzak, haize beroa, udaberria ate-joka, lagun artean… hippy giroa Kuadrilla artekoan. rilla artekoa egin maitasuna

Bi saio antolatu dira aurreko asteburuan, bi bertso-bazkari, bat Izarran eta bestea Zalduondon.

Urkabustaizko bertso-eskolak antolatu zuen Izarrako Behekoiturri elkartean. Amurrioko bertso-eskola gonbidatu zuten eta Olatz Santocildesek gaiak aukeztu zituen bertsolariak aritzeko.
Agurrak, bi ofizio zortxiko txikian, hiru hitz bertsoa osatzeko nahi doinu eta neurrian, koplaka, puntuka pictionary eta azken agurrak bertso gosea asetzeko. Jolasean, jolasean pictionaryn gustura aritu ziren marraztutakoa bertsotan asmatzen.

Zalduondoko bertso-eskolak antolatuta Lautadako bertsozaleen topaketa bihurtu zuten bertso-bazkaria. Lautadako 45 lagun elkartu ziren, eta agerian geratu zen Lautadako bertsozaleak endogamiarako duten joera eta edozein aitzakia ona dela akelarrea egiteko, gozamen kolektiboa lortu zuten. Bazkal ostean Zalduondoko gaztetxoen bertso-eskolak sorta idatzia jende aurrean kantatu zuten. Zalduondoko taldeak Aguraingo taldea gonbidatu zuten, eta bat-batean aritu ziren, zortzikoak, gaiak, koplaka, librean eta musikarekin batera bukatu zuten bukatu behar zutelako.

Hurrengo astean saio bat antolatu dute Gasteizko Bapateroak taldeak eta Mendialdeko bertso-eskola gonbidatu dute.

bideo spot