Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Kuadrilla artekoa bueltaaaan!

2014/03/04
Aste honetan bi saio antolatu dira, lau aste falta dira bukatzeko eta apirilaren 5eko egitaraua prest dago, jai herrikoia eta parte hartzailea izango da.

Inauterietako “atseden” asteburu ondoren berriro bueltan dator Arabako Bertso-kuadrilla artekoa. Hamahiru saio egin dira orain arte eta 6 saio falta dira. Bat-bateko talde guztiek kantatu dute dagoeneko saioren batean, bere herrian haiek antolatuta edo nonbaitera atera dira gonbidatuta.

Asteburu honetan bi saio egingo dira, biak larunbatean eta biak bazkari formatuan. Alde batetik Zalduondoko Zeledonenen seme-alabak taldeak Zalduondon antolatu du bazkari bat. Bat-batean aritzeko Aguraingo Sorginetxe taldea gonbidatu dute. Idatzizko bertso-sorta Zalduondoko bertso-eskolako gazteek idatzi dute eta bertan kantatuko dute. Bazkariak izena emateko deitu 680996358.

Larunbatean ere eta Urkabustaizko bertso-eskolak bertso-bazkaria antolatu du Izarran. Behekoiturri elkartera Amurrioko taldea hurbilduko da bat-bateko saioan aritzeko. Bazkariak izena emateko deitu 665700097.

Azken asteetan sartu da Kuadrilla artekoa

Azkeneko 4 aste hauetan 6 saioa antolatuko dira eta apirilaren 5an emango zaio bukaera aurtengo Kuadrilla artekoari. Egun osoko egitaraua, talde guztien parte hartzea, bazkaria, puntuka herrikoia eta kontzertuak horrela bukatuko da aurtengo Kuadrilla artekoa.

bideo spot