Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertso-debutak Arabako Kuadrilla artekoan

2014/02/25
Kuadrilla artekoaren parte hartzeko sistemak laguntzen du jende aurreko debutak izateko askorentzat. Asteburu honetako lau saioetan horrela gertatu da. Bertsolaritza herrikoia Agurainen, Legution eta Gasteizen egin diren bi saioetan.

Asteburuz asteburu, saioz saio Kuadrilla artekoaren helburuak betetzen dira. Haien artean, nahi duenak bertsotan egitea. Eta horrela izan da asteburu honetan ere. Batzuentzat lehenengo aldiz jendearen aurrean, beste batzuentzat lehenengo aldiz poteo batean kantatu dute, beste batzuek, ordea, lehenengo aldiz bertso bat osatzen dutela eta paperarekin kantatu zutela.

Lau bertso-saio egin dira: poteoak Agurain eta Legution eta Gasteizen bazkari eta afari bat.

Ostiralean, bat bateko hiru talde elkartu ziren Aguraingo kale nagusian bertso-poteo bat egiteko: Aguraingo Sorginetxe, Zalduondoko Zeledonen Seme-alabak eta Gasteizko Bertxotxoak. Gazteek eta ez hain gazteek ere debuta egin zuten formatu honetan. Lautadako JOTAFA txarangarekin batera bertso-sorta bat ere kantatu zuten bertso-eskolara joateko gaia hartuta.

Larunbatean, Gasteizko Aizkorak zorroztu taldeak antolatutako saioa bat-bateko Arabar Errioxako taldea eta bertako Aizkorak zorroztu taldea aritu ziren. Saio umoretsua izan zen eta Añanako taldearen debuta izan zen bertso idatzien modalitatean, beren eskualdea ondo dakitela saltzen erakutsi zuten bertsotan.

Legution, ilunabarrean, bertso-poteo  egin zuten Urkabustaiz eta Legutioko taldeen artean. Taberna guztietatik pasatu ziren eta batzuetatik bi buelta ere egin zuten. Gustura eta ezin asebete bertsotan egiteko gogoak. Batzuentzat lehenengo aldiz kantatu zutela bukatzeko ordurik ez zuen bertso-poteoan.

Gasteizko Kinkienea elkartean egin zen asteburuko azken saioa, bertso-afaria. Estuak eta Zabala taldeak antolatuta, etxeko sofaren bertso-eskolatik jende aurrekora pasatu zuten lau lagunek. Saio horretan ere Topasen dagoen Udarregitarral C.P.(CorPoration) taldeak prestatutako sorta kantatu zuten papera eskutan.

Hurrengo asteburuan “interruptus” izango da. Inauteriak tartean ez da saiorik egongo. Martxoaren 8an izango dira hurrengo saioak Zalduondon eta Izarran.

bideo spot