Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Apirilak 5, Agurainen, Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren jaia

2014/04/01
Talde parte hartzaile guztiek eta nahi duenak bertsotan egiteko aukera izango du. Bazkarian izena emateko 675 70 79 71 edo araba.sustapena@bertsozale.com

Apirilaren 5ean, Agurainen, bukatuko da 2014ko Arabako Bertso-kuadrilla artekoa. Izaera ezberdina izan du hirugarren edizio honek, hasieratik lau oinarrien gainean diseinatu zen, eta horrelaxe gauzatu da: sailkapenik gabe, autogestionatua, herrikoia eta izaera kolektiboa sustatuz.

Urtarrilaren 18tik hasita eta hiru hilabetean zehar bertsogintzan parte hartzea izan du helburu nagusia. Ondo bete du helburua, izan ere, bat-bateko 15 taldeek 19 saio antolatu dituzte eta bertan ere idatzizko 18 taldek ere parte hartu dute. 

Apirilaren 5ean Agurainen Kuadrilla artekoan parte hartu duten talde guztiek parte hartuko dute. Parte hartzeko egitaraua antolatu dugu, hala nola, herrian zehar burutuko diren 4 poteo ezberdinak eta bazkal osteko puntuka aritzeko proposamena. Ondoren Gibelurdinek taldeak joko du herriko plazan eta bukatzeko bertso-punk, bertsoa eta punk uztartzen duen ekitaldia.

Apirilaren 5eko jaia bertsolaritza herrikoiaz gozatzeko eguna eta nahi duenak bertsotan gozatzeko jaia. Bazkarian izena emateko 675 70 79 71 edo araba.sustapena@bertsozale.com

arabako bertso kuadrilla artekoa kartela agurain apirilak 5

bideo spot