Eskolartekoa 2017

Lurralde guztietan egingo dira gazteen neurrira antolatutako saioak; finalak udaberrian jokatuko dira, gehienak Bertso Eskolen Egunen baitan. Euskal Herri mailako jaia ekainaren 10ean egingo da, Saran.

Haur eta gazteek jendaurrean kantatu ahal izateko guneak eskaintzen dira Eskolartekoan: harremanak egin, euren hurbilekoak bertsozaletu eta antolakuntza lanetan ardurak hartzen ikastea da Eskolartekoaren helburua.

Aurten ere saioak izango dira lurralde guztietan eta gero baita Euskal Herri mailako festa ere. Herrialde guztietan oinarri nagusi berak konpartitzen dira, baina bakoitzak bere berezitasunekin. Eskolartekoak barnebiltzen duen guztia Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dugu, elkarlanean.

2016-06-04 Ereñotzu

EUSKAL HERRIKO FINALA ETA FESTA ekainaren 10ean izango da Saran.

  • 11:00etan: bat-bateko txapelketaren finala, trinketean. 15-18 urteko 13 gaztek hartuko dute parte:

Arabatik, Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz, 2001) eta Aitor Ugarte Eriz (Aramaio, 2002)

- Baxenabarretik, Elixabet Etxandi Goyenetche (Izpura, 2000) eta Oier Urreizti Lafitte (Bidarrai, 2000)

Bizkaitik, Iruri Altzerreka Martinez (Garai, 2000) eta Beñat Bilbao Landa (Gernika-Lumo, 1999)

Gipuzkoatik, Oihana Arana Kardenal (Eskoriatza, 2001) eta Jokin Irastorza Zabalegi (Oiartzun, 1999)

Lapurditik, Julene Etxeberri Pacheco (Sara, 2001) eta Irati Alcantarilla Urdanpilleta (Urruña, 2001)

Nafarroatik, Joanes Illarregi Marzol (Leitza, 1999) eta Xabat Illarregi Marzol (Leitza, 2001)

- Xiberoatik, Haritz Capot Thornary (Zalgize, 2001)

Pantxika Solorzano eta Joana Itzaina ariko dira gai-jartzaile eta aurkezle lanetan, hurrenez hurren. Hauek izango dira parte-hartzaileek betebeharreko lanak:

  1. Hasierako agurreko bertsoa, gehienez 5 puntuko neurrian
  2. Binaka ofizioko gaian, bina bertso 8ko handian
  3. Binaka ofizioko gaian, bina bertso 8ko txikian
  4. Puntuazioz, 6 sailkatuek: puntu erantzuna eta bakarka gaia emanda, bertso bana gehienez 5 puntuko neurrian
  5. Azken agurreko bertsoa, gehienez 5 puntuko neurrian

Epaile taldea herrialde bakoitzeko epaile banak osatu du: Aitor Jimenez (Araba), Leire Etxebarria (Bizkaia), Elisa Iztueta (Gipuzkoa), Lierni Elorza (Lapurdi), Saioa Mitxelena (Nafarroa) eta Iban Thicoipe (Baxenabarre). Txapela Amets Arzallusek jarriko dio irabazleari.

15-18 urte bitarteko Euskal Herriko finalistek sari ederra edukiko dute: Ahots Baten Sormen Egonaldian dohainik parte hartzeko aukera. Egonaldia 2017ko Gabonetan egingo da, eta Euskal Herri mailako sormen egonaldia izango da. Eskolartekoan parte hartu duten gazte guztiei zabalduko zaie egonaldian parte hartzeko aukera.

Finalari buruzko informazioa www.bertsozale.eus eta www.ikastola.eus atarietan argitaratuko da. Bat-bateko finala ikusgai izango da www.bertsoa.eus webgunean.

 

LURRALDEETAKO ESKOLARTEKOAK

Lurralde bakoitzak bere txapelketa izango du. Kanporaketak formatu goxoan egingo dira: bertso afari zein merendu bueltan, edo areto txikietan. Finalak, berriz, oholtzan izango dira, herrialdeko Bertso Eskolen Egunaren baitan kasu gehienetan.

Bizkaian, maiatzaren 11tik 17ra egin dira kanporaketak (Durangon, Gernika-Lumon, Algortan eta Deustun, hurrenez hurren), eta Gipuzkoan, otsailaren 17an eta 24an, eta martxoaren 3an, 10ean eta 17an - baita saio didaktiko eta bertso-paper kategoriari dagozkionak ere - . Azpeitian, Legazpin, Lasarte-Orian, Oñatin, Tolosan, Altzon, Orion eta Hernanin izan dira saio hauek.

Eskolarteko azken eguneko jaiak

  • Gipuzkoa. Apirilaren 2an, Azpeitian
  • Nafarroa. Apirilaren 28an, Leitzan
  • Araba. Maiatzaren 13an, Legution (gazteak) | Maiatzaren 27an, Gasteizen (umeak)
  • Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoa. Maiatzaren 20an, Hazparnen
  • Bizkaia. Ekainaren 3an, Markina-Xemeinen
  • Euskal Herriko finala eta festa. Ekainaren 10ean, Saran

Gazteenentzako, bertso merenduak

15 urtetik beherako gazteak ez dira txapelketan lehiatuko. Eurentzako, bertso merenduak antolatuko dira hainbat herritan. Inguruko bertso-eskoletakoak elkartuko dira, eta giro hurbilean eta goxoan egingo dute bertsotan.

KANPORAKETAK ETA LURRALDEETAKO FINALAK

Kontsulta itzazu BDBn: