Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Zornotza aretoa bete da bertso topaketagaz

2016/06/01
Lau ikastetxetako 310 gazte elkartu dira Zornotza aretoan.

Zornotza aretoa bete egin zen atzo goizean antolatu zen bertso topaketan. Lau ikastetxetako 310 ikasle elkartu ziren goiz ederra pasa eta bertsoagaz gozatzera.

Gazteek bertso sortak eta kanta ezagunak ere kantatu zituzten. Gidari lanetan Xabier Irakulis irakaslea aritu zen, eta kantuetan laguntzaile lanetan Lorea Zulaika gitarra jolea.

Bat-bateko bertsoekin ere gozatu zuten gazteek Beñat Romero eta Onintza Enbeita bertsolariekin.

Hurrengo topaketa barikuan izango da, Galdakaon Torrezabal kultur etxean.