Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Uribe Butroek irabazi du XXV. BBK Sariketaren 4. kanporaketa

2017/03/21
Markina-Xemeingo Kultur Aretoan jokatu da BBK Sariketaren 4. kanporaketa gaur goizean; Lea-Artibai eta Uribe Butroe taldeen artean, eta Uribe Butroek batu du puntu gehien.

Lea-Artibai eta Uribe Butroe taldeen artean jokatu dute gaur goizean Bertsolari Gazteen XXV. BBK Sariketaren azkeneko kanporaketa Markina-Xemeingo Kultur Aretoan. Ikusten Bekobenta LHI eta Bera Kruz ikastolako ikasleak izan dira. Uribe Butroe taldeak egin du aurrera 394 puntugaz; Lea-Artibai taldeak 359 puntu lortu ditu.

2017. BBK Markina-Xemein

Honako hauek izan dira gaurko saioan parte hartu duten 12 bertsolariak:

  • 18 urte artekoetan:
    • Lea-Artibai: Garazi Nabarro, Antxon Bereziartua eta Bittor Altube
    • Uribe Butroe taldean: Txomin Aiartza, Ainhoa Gorostiaga eta Iker Larizgoitia
  • 24 urte artekoetan:
    • Lea-Artibai taldean: Nahia Ibarzabal, Aitor Ruiz eta Aissa Intxausti
    • Uribe Butrie taldean: Jone Larrinaga, Peru Berazategi eta Malen Amenabar

2017. BBK Markina-Xemein

Gaurko saioko aurkezlea Maddi Ibaibarriaga izan da eta epaimahaia Juango Respaldiza, Jurgi Fuentes eta Miriam Juaristik osatu dute. Idazkari beharretan, ostera, Ione Narbaiza ibili da.

Kanporaketa irabazita, bigarren fasera pasatuko da Lea-Artibai taldea, eta martxoaren 28ko finalaurrekoan kantatuko du, Uribe Kosta taldearekin batera, Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuan.

2017. BBK Markina-Xemein

Sariketako hurrengo saio, martxoaren 24an izango da Zallako Zine Antzokian, 10:00etan, Busturialdea eta Enkarterri/Ezkerraldea taldeen artean.