Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Otsailaren 16an aurkeztuko da BBK Sariketa

2016/02/10
11:00etan egingo da aurkezpena, Bilboko BBK aretoan; aldaketekin dator aurtengo ekitaldia.

Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketa hastear da. Datorren astean egingo da aurkezpena, otsailaren 16an, Bilboko BBK aretoan. 11:00etan hasiko da.

Aurkezpenean lau lagunek hartuko dute parte: Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Ione Narbaiza eragileak; Jone Uria bertsolariak; Juanjo Respaldiza Ikastolen Elkarteko ordezkariak; eta Ixone Zubieta BBK-ko kultura arduradunak.

Aurtengo BBK sariketa berrikuntzekin dator. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak ahalegin berezia egin du sariketa Elkartearen baloreetara egokitzeko, eta egokitzapen horiek izango dira nobedade.

Saioak aurkezpenaren ondorengo asteetan izango dira.