Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Moises Enbeita: "Gazteen erantzuna ia negar egiteko besteko ona izan da"

2015/12/14
Zapatuan amaitu zen 'Zortzi puntutan: Busturialdeko Bertsolari Txapelketa', eta Onintza Enbeita Maguregik jantzi zuen txapela Gernika-Lumoko finalean.

Hiru kanporaketaren ondoren, zapatuan izan zen Gernika-Lumoko Astran 'Zortzi puntutan: Busturialdeko Bertsolari Txapelketa'-ren finala, eta Onintza Enbeitak jantzi zuen eskualdeko txapela, Ibon Ajuriagojeaskoarekin buruz buruko jokatu ostean.

   Argazkia: Busturialdeko Hitza

Talde antolatzaileko Moises Enbeitarekin egon gara saioaren amaieran, eta ekimen osoaren arrakasta azpimarratu gura izan digu. Talde oso handiak egin du Txapelketa hau posible Moises Enbeitaren berbetan. Bai gai-jartzaile taldea, epaileak, bertsolariak, eta batez ere, saioa denak lepo bete dituzten bertsozale eta laguntzaileak aipatu gura izan ditu.

2015-12-12 Gernika-Lumo

   Argazkia: Busturialdeko Hitza

Zapatuko finalak, hiru kanporaketa izan dituen Txapelketari eman zion amaiera. Astra lepo beteta, 17:30 hasi zen saioa, eta 20:00 inguru jantzi zuen Txapela Onintza Enbeitak, giro ezin hobean gauzatu zen saioan.

2015-12-12 Gernika-Lumo

'Zortzi puntutan: Busturialdeko Bertsolari Txapelketa' Lilibertsok antolatu duen ekimena izan da, eta ez da Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako puntuagarria izango.