Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Lea-Artibai irabazle BBK Sariketako lehenengo kanporaketan

2014/03/11
Markina-Xemeinen jokatu dute saioa Bilboaldearen kontra; bigarren kanporaketa bihar izango da, Zallan.

Gaur hasi da aurtengo BBK Sariketa Markina-Xemeinen. Gaurkoan, Bilboaldea eta Lea-Artibaiko taldeak aritu dira kantuan, Lea Artibai ikastetxeko ikasleen aurrean. Irabazlea, 433 puntugaz, Lea-Artibaiko taldea izan da; 375 puntu lortu ditu Bilboaldeak.

18 urtera artekoetan, Bilboaldetik Markel Baroja, Ander Anakabe eta Iker Garitagoitia aritu dira; Lea-Artibaiko taldean, ostera, Aissa Intxausti, Graxi Arregi eta Naroa Loiola.

24 urtera artekoetan, Lea-Artibaiko taldean Jone Antsotegi, Eneko Arrate eta Nerea Ibarzabal aritu dira; Bilboaldetik, ostera, Andere Molinuevo, Peio Molinuevo eta Txaber Ormazabal.

Gaurko saioko aurkezlea Maddi Ibaibarriaga izan da eta epaimahaia Juanjo Respaldiza, Alaitz Etxanobe eta Miriam Juaristik osatu dute.

Lehenengo kanporaketa irabazita, bigarren fasera pasatuko da Lea-Artibaiko taldea, eta martxoaren 19an Durangaldearen kontra jokatuko du Durangoko institutuan.

BBK sariketako hurrengo kanporaketa bihar goizean jokatuko da, Zallako Mimetiz herri ikastetxean, 10:00etan.