Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Lan eskaintza: Bizkaiko Bertsozale Elkarteak musikaria behar du

2016/09/30
Elkarteko transmisio sailak antolatutako jarduera desberdinetan lan egingo luke musikariak; urriaren 14ra arte zabalduko du Elkarteak Curriculumak bidaltzeko epea.

Bizkaiko Bertsozale Elkartearen transmisio sailak musikaria behar du jarduera desberdinetan lan egiteko. Hurrengoak lirateke eginkizunak eta eskakizunak:

Eginkizun nagusiak:

  • Bizkaiko ikastetxeetan antolatzen diren kantaldietan kantatu, gitarra edo beste musika tresna batez lagunduta.
  • Bizkaiko herri ezberdinetan antolatzen diren bertso topaketetan abestu gitarra edo beste musika tresna batez lagunduta.
  • Elkarteak antolatzen dituen bestelako jardueretan musikari lanak egin.

Eskatzen da:

  • Kanturako gaitasuna.
  • Gitarra edo beste musika tresnaren bat jotzeko gaitasuna.
  • Euskal kantagintzaren ezagutza.
  • Jendaurrean aritzeko gaitasuna.
  • Eskarmentua antzeko lanetan.
  • Gida baimena eta autoa.
  • Euskara maila altua.
  • Jarrera konprometitua, izaera planifikatua eta dinamikoa.

Kontuan hartuko da:

  • Bertsolaritzarekin harremana.
  • Gaztetxoekin harremanetarako gaitasuna.
  • Lanpostuarekin zuzenean lotutako ikasketak.

Eskaintzen da:

  • 7 hilabetetako kontratua, 2016ko abendutik 2017ko ekainera artekoa.
  • Hasteko aurreikusitako data: 2016ko abendua.


Lan eskaintzarako interesatuok bidali Curriculum Vitae-a eta motibazio gutuna 2016ko urriaren 14a baino lehen ondorengo helbidera: bizkaia.administrazioa@bertsozale.eus

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezua aipatutako helbide elektronikora edo deitu 94 681 27 11 telefono zenbakira.