Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Getxon hasi da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa

2016/05/03
Zortzi gaztek hartu dute parte Eskolarteko Txapelketaren lehenengo kanporaketan. Lehenego saioko irabazlea, eta finalerako zuzenean sailkatu den bertsolaria, Txaber Altube izan da.

Gaur arratsaldean Algortako Azebarri kultur elkartean jokatu da aurtengo eskolarteko lehenengo saioa.

Gaurkoan puntun gehien batu dituen bertsolaria Txaber Altube abadiñarra izan da. Horrela, maiatzaren 22an Getxon bertan, Fadura kiroldegian jokatuko den bat-bateko finalean parte hartuko du Txaberrek.

 

Hiru bertso eskoletako zortzi bertsolarik hartu dute parte gaurko saioan:

 

  • Maider Barañano (ALBE)
  • Gorka Zabala (ALBE)
  • Peru Irastorza (ALBE)
  • Maddalen Ruesgas (ALBE)
  • Txaber Altube (Durangaldeko Bertso Eskola)
  • Eneko Barruetabeña (Durangaldeko Bertso Eskola)
  • Igor Galarza (Durangaldeko Bertso Eskola)
  • Xabier Mardones (Enkarterri)

 

Saioaren egitura:

Saioak zati bi eduki ditu. Lehenengo zatian, hurrengo ariketak egin dituzte bertsolariek:

  • Berba bati bertso bat, gehienez, hamarreko handian.  
  • Lau oinak emanda, bertso bat osatu.
  • Zortziko handian, bina bertso.

Bigarren atalera sailkatu diren bertsolariek, hurrengo ariketak ere egin behar izan dituzte: 

  • Zortziko txikian, bina bertso.
  • Bakarka, gai bati bertso bat, gehienez hamarreko handian.

 

Lehengo atalean puntu gehien lortu dituzten lau bertsolariak sailkatu dira bigarren atalera. Hurrengoak izan dira:  

  • Eneko Barruetabeña
  • Igor Galarza
  • Maider Barañano
  • Txaber Altube

 

Gaurko saioan Itxaro Juaristi Olaetxea aritu da gai emaile beharretan. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Jurgi Fuentesek, Leire Etxebarriak eta Miriam Juaristik.

 

Eskolarteko Txapelketaren hurrengo saioa bihar jokatuko da, Bermeoko Eleizalde ikastolan, 15:00etan.

 

Sailkapena:

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak lau kanporaketa edukiko ditu. Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da maiatzaren 22an Getxon jokatuko den finalera. Finala osatzeko beste lau bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.