Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Euskararen egunari kantari

2015/12/03
Jakin badakigu, guztiok ere, euskarak ez duela egun bakarra. Euskara urteko egun guztietan erabili, gozatu eta bizi gura dugu. Gure ikasleek ere hori egiten dute, baina abenduaren 3 honek gelan egindako lana lau haizetara zabaltzeko aukera ematen digu.

Taldeak egin, doinua aukeratu, oinak bilatu, ideien eskema burutu, bertsoei forma eman, entsaiatu, buruz ikasi... horrela ibili dira gure Bizkaiko ikastetxeetan hezkuntza arautuan ditugun milaka ikasleak. Ikastetxeetan euskararen eguna dela eta, hainbat ekintza eta jai ospatzen ari dira egunotan eta guk, bertsolaritza klaseetan astez aste egiten dugun lana erakusteko baliatu gura izan dugu egun hau. 

Albiste honetan ez dira kabitzen egin diren bertso sortak edo abestu dituzten bertso guztiak baina batzuk ekartzea adostu dugu, egiten dugun lanaren isla.

Erandion, Jado Compasión ikastetxean eta Goikolanda HLHIn bertso kantari ekin diote euskararen egunari.

 

Sestaon eta Barakaldon sortu dituzten koplak ere hemen ikusgai:

 

Basauriko Sofia Taramonan ere izan dute astirik euskarari buruz bertsoak osatzeko:

Galdakaoko Aperribai ikastetxeetik ikasleen entsegu bat grabatzeko aukera eman digute. Euskararen egunaren bezperan grabaturikoa da:

Eta azkenik, Arratia BHIko ikasleen lana. Bertsolaritza ematen duten gazteek institutuko pasabideetan jartzeko kartulinan idatzi dituzte bertsoak. Era honetan, paisaia linguistikoa aberasteaz gain sormena eta mezua zabaltzeko bide berri bat aukeratu dute.