Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Deustun hasi da Bizkaiko Eskolartekoa

2014/05/22
13 gaztek parte hartu dute Deustuko Bidarte etxean jokatu den saioan; Iker Garitagoitia sailkatu da zuzenean Gernika-Lumoko finalera.

Deustuko Bidarte etxean hasi da 2014ko Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa. Lehenengo kanporaketa jokatu da gaurkoan, eta 13 gaztek parte hartu dute.

Gazteen artean puntu gehien lortu dituena Iker Garitagoitia izan da, Arrigorriagakoa.

Gaurkoan parte hartu duten gazteak, hurrengoak izan dira:

Uribe Kosta:
Maider Barañano
Irene Ezkurra
Aratz Rementeria
Fermin Reinike
Iratxe Olaizola

Deustu:
Mikel Aiartzaguena
Enare Muniategi
Markel Baroja 

Arrigorriaga:
Iker Garitagoitia

Enkarterri
Ander Uzelai
Leire Portugues
Mikel Ortiz
Xabier Mardones

Lehenengo bakoitzak berba bati bertso bat bota dio; ostean, binaka zortziko handian ofizioka bertso bi bota dituzte gazteek.

Hori egin ostean sei bertsolari pasatu dira hurrengo fasera. Hurrengoak:

Maider Barañano (Uribe Kosta)
Mikel Aiartzaguena (Deustu)
Enare Muniategi (Deustu)
Iker Garitagoitia (Arrigorriaga)
Ander Uzelai (Enkarterri)
Leire Portugues (Enkarterri)

Horiek binaka zortziko txikian bertso bina bota dituzte, eta ostean, bakarka aritu dira, eta gai bati erantzunez bertso bat bota dute.

Gaurkoan Arkaitz Estiballes Ormaetxea aritu da gai emaile beharrean; epaimahaian, ostera, Arkaitz Zipitria, Jurgi Fuentes eta Leire Etxebarria egon dira.

Bihar jokatuko da bigarren kanporaketa Algortan, 15:00etatik aurrera. Uribe Kostako eta Portugaleteko gazteak kantatuko dute saio horretan.